euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeak Mar del Platara iristen, eskualde bilera... eta Euskal Astea aurrera, dantza, hitzaldi eta omenaldiekin (I)

2018/11/02

2018ko Euskal Astearen aurreko 'Gaualdi artistikoa'
2018ko Euskal Astearen aurreko 'Gaualdi artistikoa'

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Ordu gutxi barru emango zaio hasiera --Mar del Platako Denak Bat euskal etxe antolatzailea 75 urte betetzen ari den honetan-- 2018ko Euskal Aste Nazionalari; eta txupinazoarekin batera, Argentinako Euskal Diasporaren jaialdirik handiena ez ezik, bere urteurrena ere handiro ospatuko dute mardelplatatarrek eta Argentina osotik, inguruko herrialdeetatik eta Europatik etorritako euskaldun eta gonbidatuek. Jaiari begira, normalean baino espektatiba gehiago piztu dira aurten; izan ere, Iñigo Urkullu lehendakaria partaide izango da Argentinara egiten duen bere lehenengo bisita ofizialean.

Hori guztia aski eta jende bilgarri nahikoa ez balitz, gaur goiz eta arratsalde egingo da hirian Latinoamerikako euskal etxeen eskualde bilera, mundu-kongresu artekoa, eta hamarretik gora herrialdeko ordezkariak ere bertan dira partaide. Bihar goizean FEVAk egingo duen bileraren aurrekari izango da nazioarteko bilera hau, eta bere itxiera zeremonian parte hartzea izango da gaur arratsaldean Mar del Platara iritsi berritan Urkullu lehendakariak hirian egingo duen lehenengo gauza... Segidan Euskal Asteari hasiera ofiziala eman aurretik.

Hau guztiagatik, asteburuko parte-hartzaile gehienak gaur bertan iritsiko dira Mar del Platara. Gogoratu, baina, Euskal Astearen programa abian dagoela eta astean zehar izan direla jarduerak. Izan ere, oso irudi politak ari da uzten, tartean, Hendaiako ‘Akelarre’ Dantza Taldea eta etxeko ‘Beti Alai’ko dantzariak protagonista izan zituen dantzaldiarenak.

Hona Mar del Platako 2018ko Euskal Aste Nazionalaren I. argazki galeria.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia