euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeak egoera larrian dituzten kideei laguntzeko dirulaguntzak ebatzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2012/07/19

Larrialdiko dirulaguntzok egoera larrian dauden euskaldun eta euskal jatorrikoen artean banatzen dira. Iaz 85 norbanako eta familia izan ziren. Argazkian, laguntzen onuradunak dituen euskal etxeetako bat, Venezuelako Caracaseko Eusko Etxea.
Larrialdiko dirulaguntzok egoera larrian dauden euskaldun eta euskal jatorrikoen artean banatzen dira. Iaz 85 norbanako eta familia izan ziren. Argazkian, laguntzen onuradunak dituen euskal etxeetako bat, Venezuelako Caracaseko Eusko Etxea.
Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak jakitera eman dute euskal etxeetan asistentzia faltan eta egoera larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako 2012ko dirulaguntzen onuradunen berri. Ebazpena datozen egunetan emango du argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) eta orduantxe izango du izaera ofiziala eta abiatuko dira eta sartuko indarrean, markatzen diren nuerri eta baldintzak. Behin-behineko onuradunen zerrendak 62 norbanako eta familia biltzen ditu Argentinako 18 etxetakoak, Kolonbiako 2koak, Txileko 2koak, Uruguaiko 2koak eta Venezuelako beste bikoak.

Vitoria-Gasteiz. 2012ko deialdi honen ebazpena datozen egunetan emango du argitara Jaurlaritzak buletinean. Gizataldeen alorrari badagokio ere, eta beraz Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, dituen ezaugarri bereziak direla eta bere Ebaluaketa Batzordeko kide dira baita ere Osasun saileko zein Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza sailetako ordezkariak. Hemen adierazten dena, ebazpen proposamena da eta izaera ofiziala buletinean (EHAAn) argitaratu ostean hartuko du.

Soilik gaztelaniaz iritsi zaigun idazkiak argitzen duenez, banatzeko dagoen diru kopurua (202.000 euro) aurkeztutako kasu larrienei eta behar handien daukatenei banatuko zaie, deialdian ezarritako baldintzen arabera. Herrialdeka eta euskal etxeka, onuradunak 62 pertsona eta familia dira, Argentina (18 euskal etxetakoak), Kolonbia (2koak), Txile (2), Uruguai (2koak) eta Venezuelakoak (2koak).

-Ebazpena eta onuradunen izenak hemen
-Eusko Jaurlaritzaren Diasporarako atala: www.euskadi.net/euskaldunak



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia