euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxe berri bat onartu du Eusko Jaurlaritzak erregistro ofizialean: Marseillako Euskal Etxea

2015/12/23

Marseillako Euskal Etxe gaztearen logoa
Marseillako Euskal Etxe gaztearen logoa

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak euskal etxe berri bat onartu zuen ofizialki atzoko Gobernu Kontseiluan euskal etxeen erregistroaren baitan: Marseillako euskal etxe gaztea "Marseillako Euskal Etxea-Maison Basque de Marseille" izenarekin onartua izan da euskal etxeen erregistro orokorrean.

Vitoria-Gasteiz. Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak astearte honetako bilkuran onetsi du ofizialki Marseillako Euskal Etxeari argi berdea ematea munduko euskal etxeen zerrendan sartu eta nazioartean dauden gainerako euskal elkarte eta batasunen artera bil dadin, egoera berri honek ezartzen dituen obligazio eta eskubide guztiekin.

Marseillako Euskal Etxea 2014ko abenduaren 3an abiatu zen, Frantziako Mediterraneoaldeko hiri honetako pilotazale eta euskaltzale multzo bat bildurik, Zappi Gorria deitu jatetxe baten inguruan (7 Rue des Trois Rois, 13006 Marseilla). Urte bat bete berria du, beraz, eta Frantzian ofizialki onetsitako laugarren etxea egiten du, Pariseko, Bordeleko eta Pauekoekin batera, nahiz eta jakina den badirela hexagonoan beste zenbait euskal etxe eta elkarte lanean ari direnak euskal jarduerak egiten --batzuk aspaldidanik-- oraingoz eskatu gabe onarpen ofizialik Eusko Jaurlaritzaren aurrean, hala nola Montpellier-en edota Tolosan.

-Marseillako Euskal Etxearen webgunea: http://marseillako-euskaletxea.com
-Facebook: https://www.facebook.com/marseillako



Komentarioak

  • Zorionak!!!'

    Ongi etorri lagunok!!!!
    Besarkada handi bat denori!!!
    Eusko Brasildar Etxea

    Oskar de Goitia-durana (São Paulo - Brasil), 2015/12/24 04:28

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia