euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal eta Nafar Etxeen eskutik mundu osoraino iristen dira sanferminetako koloreak, kantuak, alaitasuna… (I)

2017/07/11

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak 2017ko sanferminetako txupinazoa bota zuen hiriko San Nicolas oinezkoen kalean
Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak 2017ko sanferminetako txupinazoa bota zuen hiriko San Nicolas oinezkoen kalean

Sanferminak oso ezagunak dira mundu osoan Pamplona edo Iruñeko festak izateagatik. Hala ere, Diasporako euskal eta nafar etxeek lan ederra egiten dute Nafarroatik milaka kilometrora jaiaren giroa sortzeko. Ahaleginek euren emaitza onak izaten dituzte eta gaur egun Iruñean ez ezik, Argentinako hainbat herritan ere ospatzen da patroi nafarraren omenezko jaia. Gaurko artikuluan, argazki galeria (lehenengo zatia).

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Tradizionalak bezain originalak dira diasporako euskal etxeek sanferminak ospatzeko antolatzen dituzten ekintzak. Tradizionalak uztailaren 6an Iruñean hasten direnen erreplikak izaten saiatzen direlako. Originalak irudimen handia behar baita sanferminetako ikurrak birsortzeko. Hala ere, era batean edo bestean, erronka gainditzen dute diasporako lagunek eta distantzia eta hotza gorabehera Argentinan ere badaude txupinazoak, zezenak, zapi gorriak eta batez ere, jai giro ederra.

Urtero bezala, gainera, euskal etxe askotan San Fermin festarekin batera Argentinako Independentziaren eguna ere ospatu da 2017 honetan. Eta Tres Arroyos hirian euskal gizataldearentzat gogoangarri izango den egun batean ospatu dira bi datak: Euskal Enparantzaren inaugurazio egunean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia