euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Erria Euskal Etxeak eta Uruguaiko Zinematekak Euskal Zine Ziklo bat antolatu dute hiriburu uruguaiarrean ekainaren 17tik 22ra

2008/06/12

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. "Euskal Zinema Berria izeneko hori zabaltzeko zenbait euskal zuzendari ospetsuren obrak medio eta azken aldiko euskal izenburuetako batzuk bilduz, gehi klasiko bat, Victor Ericeren 'El Sol del Membrillo", Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak, Uruguaiko Zinematekarekin batera, Euskal Zinema Aste bat antolatu du ekainaren 17tik 22ra bitartean, hiriburuko Sala Cinemateca 18an. Ekimena, Eusko Jaurlaritzaren sostenguz egina, interes kulturalekoa izendatu du Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioak.

Euskal Zinema Astearen egitarauaren arabera, ekainaren 17an, asteartea, 'Frío sol de invierno' (Pablo Malo, 2004) emango dute. Ekainaren 18an, 'La vida mancha' (Enrique Urbizu, 2003). Ekainaren 19an, 'Aupa Etxebeste' (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005). Ekainaren 20ean, 'Frágil' (Juanma Bajo Ulloa , 2004). Ekainaren 21ean, 'El sol del membrillo" (Víctor Erice, 1992). Eta ekainaren 22an, "Obaba", Montxo Armendarizena.

Lotura interesgarriak

Uruguaiko Zinemateka
http://www.cinemateca.org.uy



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia