euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Erria elkarteak baserri eta euskal musika tresnei buruzko erakusketa antolatu zuen

2008/11/12

Bisitarietako bat erakusketa argazki bati begira (argazkia Euskal Erria)
Bisitarietako bat erakusketa argazki bati begira (argazkia Euskal Erria)

PUBLIZITATEA

Montevideoko Euskal Erria elkarteak bazkide, lagun eta bisitari asko bildu zituen joan den hilaren bukaeran Uruguaiko hiriburuko Intendencia Municipal delakoan --udalean, alegia-- egin zuen baserri eta euskal musika tresnei buruzko erakusketarekin. Erakusketa osatuz Pedro Mari Basañez arkitektoak mintzaldia eskainizuen azaroaren 3an euskal etxearen egoitzan eta, elkarteko kideez gain, baserriei buruz gehiago jakin nahi zuten hainbat arkitekto eta profesional ere bildu ziren bertara.

Montevideo, Uruguai. Argazki erakusketa Montevideoko Intendencia Municipal-en egin zuten, urriaren 27tik 31ra. Epea laburra izan bazen ere erakusketak harrera oso ona izan zuen eta 'bisitariek interes handia erakutsi zuten', antolatzaileen esanetan. Erakusketaren inaugurazio ekitaldian Montevideokoko Intendentea, Ricardo Ehrlich, eta hiriko beste agintari batzuk izan ziren. Agintari hauek Euskal Erriako arduradunei zorionak eman zizkieten erakusketaren 'kalitate eta jerarkiarengatik'. 

Baserrien erakusketa - Euskal Erria 001

[Euskal Erria Euskal Etxeak Montevideoko Intendencia Municipal-en egin zuen euskal baserri eta musika tresnei buruzko eraskusketara bildu zen jendea, 2008ko urriaren bukaera aldera (argazkia Euskal Erria EE)]

Erakusketak iraun zituen egun horietan bisitari ugari bildu ziren bertara, tartean eskola  batzuetako ikasleak ere, eta antolatzaileek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez ikusgai zegoen materialari buruz galdetuz --bai baserrien argazki eta baita euskal tresnei buruz-- telefono dei dexente izan dituzte.

Baserrien erakusketa - Euskal Erria 002

[Euskal baserri eta musika tresna erakusketan bildutako irudietako batzuk (argazkia Euskal Erria EE)]

Bestalde, eta erakusketa honen ekitaldi osagarri bezala, joan den azaroaren 3an euskal baserriei buruzko mintzaldia eman zuen Pedro Mari Basañez arkitektoak, Euskal Erria elkartearen egoitzan. Mintzaldian Josu Legarretak, Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak, ere parte hartu zuen. Mintzaldiaren ardatza erakusketan ikusgai izan ziren hainbat argazki izan ziren eta horiek banan-bana hartuz Pedro Mari Basañezek baserrien eraikuntza eta ezaugarri teknikoei buruzko azalpenak eman zituen. Ekitaldira entzule asko bildu ziren, horien artean gai honekiko interesa zuten hainbat arkitekto.  

Baserrien erakusketa - Euskal Erria 003

[Pedro Mari Basañez arkitektoak baserriei buruzko mintzaldia eman zuen euskal etxearen egoitzan (argazkia Euskal Erria EE)]

Baserrien erakusketa - Euskal Erria 004

[Josu Legarretak, Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekin Harremanetarako zuzendariak, Pedro Mari Basañez arkitektoak eskaini zuen baserriei buruzko mintzaldian parte hartu zuen (argazkia Euskal Erria)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia