euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Eguna (III): Jaurlaritzaren deiak arrakasta nabaria izan du Europako eta Amerikako euskal etxeetan

2018/09/12

Diasporaren Egunean, Buenos Aires hiriburuan Laurak Batek antolatutako ekitaldia
Diasporaren Egunean, Buenos Aires hiriburuan Laurak Batek antolatutako ekitaldia

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Berezkoa daukate euskaldunek euren txokotik ateratzeko eta mundua esploratu eta ezagutzeko joera eta jakinmina. Bidaiari eta esploratzaile izatea betidaniko ezaugarri izan dute euskaldunek. Mundura jalgi eta, denborarekin, batzuk bertan geratu, eta eurak eta euren ondorengoek egun Euskal Diaspora bezala ezagutzen duguna osatu dute, zenbaitek Zortzigarren Probintzia deitzen duten Euskal Herriko zati hori; Iparragirreren Gernikako Arbola ereserkiak irmo aldarrikatzen duen "Eman da zabal zazu munduan frutua" esaldiak islatzen duen fenomenoa.

Euskal Diaspora aspaldi ari da aldarrikatzen Euskal Herriaren eta euskal kultura eta gizartearen baitan dagokion lekua. Sentiberatasun handia dago Diasporan gai honetaz. Indartu, sendotu, garatu eta hedatu nahiko lukete Euskal Herrian Diasporari buruz dagoen ezagutza, edo sendatu dagoen ezezagutza.

Hori nabarian geratu da ikusirik lehenengo urte honetan zein entusiasmo eta segida handiz erantzun dioten munduko euskal etxeek Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko egindako deialdiari. Hamaikatxo izan dira munduan zehar irailaren 8arekin bat antolatutako ekitaldi,elkarretaratze eta Hitzorduak.

Euskal Diasporaren Eguneko gertakarien inguruko bi bideo ekarri ditugu hona:


[Euskal Diasporaren Eguna 2018 eta Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea]


[Euskal Diasporaren Eguna 2018 eta Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxea]

Eta segidan munduko ospakizunen argazki-galeria berri bat:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia