euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Eguna (II): Giro diasporazale alai eta sendikoia Unanue baserri/hoteleko elkarretaratze donostiarrean

2018/09/11

Donostiako Unanue baserriko elkarretaratzean bildutakoen talde-argazkia (arg. EuskalKultura.com)
Donostiako Unanue baserriko elkarretaratzean bildutakoen talde-argazkia (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Donostian, berriz, eguerditik aurrerakoa zen EuskalKultura.com-ek Heredad de Unanue Hotelean ezarritako hitzordua. Konplikazio berezirik gabeko elkarretaratze ludiko xinple bat antolatu nahi izan zuten, gure diaspora gogoan eta bihotzean daukaten pertsonen arteko hitzordu bat, familia eta haur batzuk ere partaide, partaideetako askok elkar ezagutzen ez zutelarik hitzorduaren aurretik. Helburua alkartasun giroko topaketa diasporazale engaiatu bat egitea zen. Horretan lagungarri --eguraldi eguzkitsuarekin batera--. kantu alorrean, Mariana Dominé Irigoyen abeslari argentinarra etorri zen Diasporako kantu-ordezkari, eta bertako --Oiartzungo-- Gorka Zabaleta abeslariarekin kantatu zuen, eguneko azken kantua, gainera, biek elkarrekin kantatu zutela.

Eurekin batera, Maria Echave autorea ere, Argentinan argitaraturiko Cocina Vasca Campesina bere liburua besapean jendaurretu zen, Diasporaren urrunean amodioz eta euskaltasunez egiten diren emaitzen lekukotasuna emanez. Ekitaldian ordezkatuta zeuden, Argentina, Estatu Batuak, Venezuela, Frantzia eta Espainiako euskal etxe eta komunitateak, 50 bat pertsona, bazkaltzera 35 geratu zirela. Euskal etxerik gabe, baina Panaman bizi den euskaldun bat ere bertan egon nahi izan zuen. Giro bikain eta konpaktua lortu zen, lagunartekoa oso, eta emozioak eta sentipenak ekitaldiko parte garrantzitsua izan ziren.

Diasporako euskal kartelen erakusketa bat ere egon zen zabalik Unanue hotel/baserrian, eta pantaila handi batek mundu osoko gure Diasporako irudi-sorta zabal bat erakutsi zuen, Patagoniatik Txinaraino eta Quebec-etik Alemaniaraino euskal etxe eta komunitateak bertaratutakoen gogoetan ezezik irudi bidez ere ordezkatuak egon zirelarik.

Agur Jaunak kantatuz hasi zen topaketa eta hortik aurrera adiskidetasuna eta senditasunezko giroa izan ziren eguneko ezaugarri, bildutakoen artean jatorri eta baldintza, egoera, aurrekari eta diaspora-eskarmentu desberdinetakoak partaide. Heredad de Unanue hotela berez datorren 19ra arte zabalduko ez bada ere,, Euskal Diasporaren Eguneko data ez zen pasatzen uzteko gauza eta espektatibak bikain osoaltu batekin bete ziren. Goizean Gasteizen Lehendakaritzako ekitaldian egon eta gero Donostiara etorritakorik ere bildu zen eta baita bertan egoteko ahalegin handia egidakorik ere.

Mila esker guztiei bertaratzeagatik, Euskal Herri barnean ere, Donibane Garazitik, Iruñetik, Gasteiztik eta Bilbotik etorritako jendea ere bildu baitzen ekitaldira. Zorionak guztioi Euskal Diasporaren Egunean!

(Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunak munduan zehar. Aste honetako datozen egunotan segituko dugu ekitaldion berri ematen)


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia