euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal diaspora ikertu nahi Nevadako Unibertsitatean? Jon Bilbao Katedrak hilabeteko egonaldia eskaintzen dizu

2019/06/14

Nevada-Renoko Unibertsitateko Mathewson-IGT eraikina da Euskal Ikasketa Zentroko eta Euskal Liburutegiko egoitza
Nevada-Renoko Unibertsitateko Mathewson-IGT eraikina da Euskal Ikasketa Zentroko eta Euskal Liburutegiko egoitza

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR) zabalik daukate 2019 urteko Jon Bilbao Visiting ikertzaile gonbidatua hautatzeko prozesua, euskal diaspora gai bati buruzko ikerketa proiektua University of Nevada, Reno-n hilabeteko ikerketa egonaldia eskaintzen duena, 2019ko abuztutik abendura arteko epean egin beharrekoa. Doktoregoa eta unibertsitate mailako irakasle edo ikertzailea izatea eta euskal diaspora kontuetan ikertzaile eskarmentua izatea eskatzen da, baita azken lau urteotan Katedra honetako laguntzarik jaso ez izana ere.

Deialdia Etxepare Euskal Institutuaren eta UNRko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroaren eta Jon Bilbao Euskal Liburutegiaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Pedro Oiarzabal historialari bilbotarra izan da aurreko Jon Bilbao katedraduna.

Ekainaren 30eraino eska daiteke.

-Deialdiko informazio laburtua, hemen
-Deialdiko pdf-a, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia