euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal dantzak eta zuzeneko musika Haize Hegoa Euskal Etxearen eskutik Montevideoko Gizataldeen Azokan

2018/09/27

Haize Hegoa-ko kideak Montevideoko Gizataldeen Jaialdian
Haize Hegoa-ko kideak Montevideoko Gizataldeen Jaialdian

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Udaberria iristearekin batera –Hego Hemisferioan– aire zabaleko ekintzak antolatzeko denboraldia hasten da eta herri eta hiri askotan Gizataldeen Jaialdiak egiten dira. Irailaren 22an, Uruguaiko hiriburuko kolektibitateen eguna ospatu zen eta 25 gora elkarte bildu ziren hiriko Batlle Parkera. Euskal gizataldearen izenean, Montevideoko Haize Hegoak aurkeztu zuen standa Kultur eta Sukaldaritza Azokan.

Mota askotako mokaduak eskaintzeaz gain, kultur ikur eta objektuak erakutsi zituzten Euskal Etxeko lagunek. Interesatuek Euskal Herriari buruzko informazio orokorra jaso ahal izan zuten, zuzeneko musika tradizionala ere entzunez, trikitixari esker.

Azokako agertoki nagusian, Haize Hegoa Euskal Etxeko dantza taldeak, Eusko Indarrak, euskal dantza sekzio bat jendaurretu zuen. Standaren aurrean ere dantzatu zuten gazteek, tartean, jaiari amaiera emateko kalejira.


[Kalejira batekin itxi zuten egun osoko jaialdia Haize Hegoa-ko lagunek*

Jaialdiko argazki gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia