euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal bost sukaldari Mexikora joango dira azaroko lehenengo astean Miniature-Euskadi Gastronomika-ren eskutik

2016/10/28

PUBLIZITATEA

Goi miniatura-sukaldaritzan espezializatutako sukaldariek abangoardiako pintxoen sukaldaritzaren hoberena eramango dute Ipar Ameriketako nazio honetara eta esperientzia-afariak eta ikastaro magistralak eskainiko dituzte. Basquetourrek, Euskadi Gastronomika produktu-klubaren bidez, lankidetzan dihardu Miniature-kin euskal gastronomia honelako ekintzen bidez zabaltzen. Bosr euskal dukaldariak Mexiko Hirian eta San Miguel de Allendeko jatetxetan zuzenduko zaizkio publiko mexikar espezializatuari.

Donostia-San Sebastian. Antolatzaileek gure erredakziora bidalitako ohar batean azaltzen dutenez, goi miniatura-sukaldaritzan espezializatutako bost euskal sukaldariek datorren asteazkenean, azaroaren 2an bidaiatuko dute Mexikora, Miniature Pintxoak-Euskadi Gastronomikaren eta Eusko Jaurlaritzaren turismo agentzia den Basquetour-en eskutik. Ekimenaren helburua Miniature-k datorren urtean landuko duen alderdi mexikarra aurkeztea da eta, azken batean, Euskadiko abangoardiako pintxo-sukaldaritzaren hoberena nazio honetara helaraztea, bai esperientzia-afarien bidez eta baita ikastaro magistralen bidez ere.

Ideia horrekin Mexikora joango diren bost sukaldariak honakoak dira: Rubén González (Murgiako La Casa del Patrón"-ekoa), Bixen eta Mikel Muñoz (Hondarribiko "Gran Sol"-ekoa), Eneko Ordorika (Gernikako "Zallo Barri"-koa) eta Aingeru Etxebarria (Bilboko "Sukaldaritza Eskola"-koa). Mexikon finkatuta dagoen Pablo San Roman sukaldari donostiarrak koordinatuta, bertako sukaldariekin batera, hiru pintxo-afari prestatuko dituzte publiko aukeratu batentzako.

Afarietako bi Mexiko Hirian egingo dira, "El Puntal del Norte" jatetxean eta "María Condesa" hotelean, azaroaren 3an eta 4an hurrenez-hurren. Eta hirugarrena San Miguel de Allenden, "María Xoconost" jatetxean. Besteak beste, "Cucurucho de sésamo negro con ceviche de atún rojo y sardina" Rubén Gonzálezek eginda edo "Snack cerdos y discordantes" Eneko Ordorikarena dastatu ahal izango dira.

Bidaia hau Miniature-Euskadi Gastronomikaren nazioartetze planaren baitan kokatzen da. Gogoan hartu publiko profesionalari begira eratutako pintxo-ekitaldi hau Murgian (Araba) jaio zela 2014an eta 2016an sendotu egin dela Mexikotik eta Japoniatik etorritako maisu sukaldariekin, baita pintxo lehiaketetako txapeldunekin eta zenbait sukaldari Michelin izardunekin ere. Aurten bertan Miniature-Euskadi Gastronomikak ordezkaritza izan du Latinamerikako 1. Gastronomia Biltzarrean Tarijan (Bolivia) eta handitzekotan da bere nazioarteko eragina Torontoko (Kanada) beste ebentu batean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia