euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen festa irailaren 3an egingo da Izaban, "Urrinean biltruk" lelopean

2016/07/29

Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen aurtengo festaren kartela
Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen aurtengo festaren kartela

PUBLIZITATEA

Erronkarieraz, "Urrinean biltruk" leloarekin deitu du Euskal Artzainak Ameriketan urteroko "amerikanoen" besta ospatzera Izaban. Jaia irailaren 3an egingo da eta bertara bilduko dira urtetan Ameriketan artzain ibilitako euskaldunak eta euren senitartekoak. "Urrinean biltruk" leloarekin elkarteak "hain desberdinak diren bi lurretan, bizitza eta lana modu berdinean egin ahal izana" goraipatu nahi izan du. 

Izaba, Nafarroa. Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak aurtengo artzain "amerikanoen" festarako prestatu duen kartela ezagutzera eman du. Aurtengo festa, irailaren 3an ospatuko da, Izabako herrian.

Egitaraua:

10tan. Harrera eta "migas con pan"ekin egindako hamaiketakoa, fanfarre eta dantzariekin.

12tan. A- Zendutako artzainen omenezko meza, Julian Gayarre abesbatzak lagunduta

             B- Izabako Museo Etnografikora bisita

13,30tan- Bazkaria: highball, musika eta zozketak

19,30tan- Itzulera

Tiketak ohiko tokietan salgai.

Aurten gainera, elkarteak bere ibilaldi honetan ondoan eduki dituen bazkide nahiz erakunde desberdinei bere esker ona adierazi nahi die. Ibilbidea 2005 hasi zen, Lesakan, bertako artzain taldetxo bat bildu zuelarik. Handik abiatuta sortu zen hurrengo urtean, 2006an, berriro Lesakan, ospatu zen aurten 10 urte betetzen ari den bestaren hasiera. Horregatik, 10 urte hauetan egin diren festa eta ekimen desberdinetako argazkiak biltzen dituen egutegi bat prestatu dute, bazkide eta erakunde desberdinei banatzeko, esker ona adieraziz.

Informazio gehiago, Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen Facebook orrian, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia