euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal argentinar gizataldearen partaidetza nabaria Maiatzeko Iraultzaren 2015eko tokian tokiko desfiletan

2015/05/29

Gure Etxea euskal etxeak egiten dituen aktibitate guztiek bidali zuten ordezkaria Tandilgo kabalkadara (argazkia EE)
Gure Etxea euskal etxeak egiten dituen aktibitate guztiek bidali zuten ordezkaria Tandilgo kabalkadara (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Argentinar Aberri Eguna Maiatzaren 25ean ospatzen da, hamaika ekitaldi antolatuz herrialde osoko herri eta hirietan. Euskal etxeak ere festaren partaide dira eta kabalkada eta ekintza ofizialetan ikurrina altxatzen dute bandera zuri-urdin argiaren parean. Ezin partaidetza guztiak hona ekarri, baina bai batzuk. Hona argazki-galeria Arrecifes, Chacabuco, Mar del Plata, Olavarria, San Nicolas, Tandil, Viedma-Patagones eta Villa Mariako irudiekin.

Buenos Aires, Argentina. Urteroko ohiturari jarraituz, pasa den asteburuan Argentinako euskal kolektibitateek bat egin dute euren herri eta hirietako gainerako elkarte eta erakundeekin Maiatzaren 25a dela-eta antolatutako Aberri Egun argentinarrean. Aktibitateak mota askotakoak izan dira baina ikusgarrienak, dudarik gabe, hiri eta herrietako kale nagusietan egindako desfileak.

Kabalkadak ez dira izan, baina, bilgarri bakarra, euskal etxe askotan elkarretaratzeak egin baitira plater tipiko argentinarren inguruan, bazkari edo afariak antolatuz edota hauek salduz lagun artean konpartitzeko.

Buenos Airesko Lizarraenean, larunbat honetan

Jaia beranduxeago ospatuko duten erakundeak ere badaude, Buenos Airesko Eusketxe, kasu. Hiriburuko Mexiko kalean dagoen Lizarraenea-ko kideek biharko, larunbat honetarako, iragarri dute euren ospakizuna, iluntzeko 8:30etan. Programaren barnean, “Maiatzaren Iraultzaren muina” izeneko hitzaldia eskainiko du Diego Orellana irakasleak. Horren ostean, erreki bat partekatuko dute bildutakoek eta afalostean, erromeria. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia