euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentinar Ganbera Latinoamerikako enpresen berritze teknologikoa bultzatzeko ekimen bat ari da sustatzen

2018/03/13

Ekimenaren afixa
Ekimenaren afixa

PUBLIZITATEA

Buenos Airesen egoitza duen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak, 'Gertuko' Euskal Herriko aholkularitza zerbitzuaren eskutik, manufaktura garatzeko helburua duen ekimen batean parte hartzera gonbidatzen ditu Latinoamerikako enpresak. Ekimenaren baitan, Latinoamerikako enpresa misio batek Euskal Herria bisitatuko du maiatzaren 29tik ekainaren 7ra. Eta Euskal Herriko enpresa misio batek Latinoamerika, uztailaren 2tik 6ra.

Buenos Aires, Argentina. Hiriburu argentinarrean egoitza duen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak Latinoamerikako enpresen berritze teknologikoa eta prozesuen automatizazioa helburu duen ekimen honetan lagundu nahi du. Proiektua Gertuko aholkularitzak egindako diagnostiko batean dago oinarrituta. Diagnostiko horretan Latinoamerika eta Euskal Herriaren arteko zubiak eraikitzeko xedea duen Gertuko Elkarteak frogatu du bretxa teknologikoa dela muga nagusia lehiakortasunaren garapenari dagokionez Hego Hemisferioko enpresentzat.

Ekimena euren produkzio-prozesuak hobetu nahi dituzten Latinoamerikako enpresei dago zuzenduta baina baita ere ‘makina-erreminta’ fabrikatzen duten Euskal Herriko enpresei.

Latinoamerikako enpresei proposatzen zaizkien ekimenak:

1.- Euskal Herrirako Merkataritza Misio bat, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra. Bilbon egingo den Espainiako 30. Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoa (BIEMH) bisitatuko da, Euskal Herriko hainbat enpresa ezagutuko dira; Latinoamerikako enpresek euren burua aurkeztu ahal izango dute euskal enpresen aurrean; eta aldebiko bileretan parte hartu ahal izango dute.

2.- Euskal Herriko eta Hego Amerikako enpresen artean sortutako proiektuen jarraipena eta babesa: diru-laguntzak eta industria-kideak lortzeko laguntza eta negoziazioak egiteko babesa.  

3.- Jardunaldi teknikoa eta Negozio Erronda Euskal Herriko enpresekin.

4.- Hitzaldi informatiboak Latinoamerikako hezkuntza guneetan uztailaren 2 eta 6an bitartean.

Euskal enpresei luzatzen zaizkien proposamenak:

-Latinoamerikako merkatuaren profila
-Latinoamerikan dauden aukerei buruzko jardunaldia Euskal Herrian
-Aldebiko bilerak
-Euskal Herriko eta Hego Amerikako enpresen artean sortutako proiektuen jarraipena eta babesa
-Etengabeko laguntza negoziazioetan
-Jardunaldi teknikoa eta Negozio Erronda Hego Amerikako enpresekin, Hego Amerikako herrialdetan

Informazio gehiago jasotzeko Ganberarekin harremanetan behar da jarri lehenbailehen, e-mailez info@camaravasca.org.ar helbidera idatziz edo, telefonoz, honako zenbakietako batera deituz +54 11 4793-9339, +54 11 4755-0354, +54 911 548186905, +54 911 50483917.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia