euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ongietorri.info' aurkeztu da Bilbon, entzunezko artxiboen bidez etorkinen errealitatea eskaini nahi duen weba

2008/05/23

'Ahlan Ongietorri' irratsaioari dagokion irudia (argazkia Ongietorri.info)
'Ahlan Ongietorri' irratsaioari dagokion irudia (argazkia Ongietorri.info)

PUBLIZITATEA

La Platan jaio eta duela hogeita hamar urte baino gehiago Euskal Herrian bizi den Nestor Fellik, beste zenbait lurraldetatik etorritako pertsona talde batekin batera, 'Ongietorri.info' webgunea sortu du etorkinen testigantzak biltzeko helburuarekin. Proiektuaren sortzaileak Bilboko Tas-Tas irratiko 'Alhan Ongietorri' programan lan egiten du. Ekimenak hiru fase ditu eta oraingoz gizartearen aurrean aurkeztua izan da urte amaieran forma jakin bat emateko. Horretarako, sortzaileek sentiberatze kanpaina bat egingo dute hainbat kolektibok proiektuan parte har dezaten.

Bilbo, Bizkaia. 'Ongietorri.info' proiektua Tas-Tas irrati libreak aireratzen duen 'Alhan Ongietorri' programari --alhanek ongi etorri esan nahi du arabieraz-- lotutako hamar lagun baino gehiagok osatutzen duen talde batek sortu du, horien artean Nestor Felli euskal-argentinarra dagoela. Ekimenaren helburu nagusia interneten bidez etorkinen testigantzen grabazioak eskaintzea da: istorioak, bizipenak eta esperientziak. Era berean, sortzaileek euskarari tarte bat eman nahi diote eta testuak, bideoak, eta interneteko beste orrialde batzuetarako loturak eskainiko ditu baita ere webguneak, beti ere immigranteen zerbitzuan eta immigrazio gaiei gaiei begira.

Proiektua lehen fasean dago oraindik, baina jendaurrean aurkeztua izan da dagoeneko. Hemendik aurrerako lana webgunea elikatu eta erabili beharko duten elkarteen multzoa lortu eta astintzeari dagokio. Ekimenak sortu nahi dituzten artxiboek, beste zenbait gaien atean, honakoak bilduko dituzte: etorkinei laguntza ematen dieten kolektiboei buruzko informazioa, eta etorkinen adierazpenak, deialdiak, iragarkiak, artikuluak, ekintzak eta salaketak.

Webguneak asteazkenero 'Alhan Ongietorri' irratsaioan islatzen dituen edukiak eskaintzen ditu dagoeneko. Sortzaileen erronka da, gaur egun audiorik sortzen ez duten elkarteek pixkanaka sortzen hastea, entzunezko lekukotasunen bilduma osatzeari ekiteko. Hor, esaterako, hedabideek ahots korte bat behar izanez gero, Alhanen orrialdea bisitatzea lortu nahi dute.

Lotura interesgarriak

'Ongietorri.info' webgunea
www.ongietorri.info

Tas-Tas Irratia
http://tas-tas.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia