euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Argentina elkarteak bihar eginen du bere urteko Biltzar Nagusia Donibane Garaziko Herriko Etxean

2015/03/27

Euskal Argentina elkartearen aurreko Biltzar Nagusia bat Donibane Garaziko Herriko Etxean (argazkia EuskalKultura.com)
Euskal Argentina elkartearen aurreko Biltzar Nagusia bat Donibane Garaziko Herriko Etxean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bihar eginen du Donibane Garazin bere urteko Biltzar Nagusia Euskal Argentina elkarteak. Biltzarra goizeko 9:30etan hasiko da Herriko Etxean. Monika Legarto buru duen elkarteak hondar urteko emaitzak aztertuko ditu, bai ekitaldi zein ekonomia aldetik ere, iaz Txile-Argentina eginiko bidaia arrakastatsua barne. Aipatuko dira baita ere, Argentinarekilako elkarteen bilera Semeac-en, Nantes-ko artxiboen zerrendaketa, El Vasco de la Carretilla filmaren emanaldia maiatzean eta 2015eko Macachingo Euskal Astea. Bukaeran, Gaby Etchebarnek Argentinako bere liburua aurkeztuko du.

Donibane Garazi, Nafarroa Beherea. Euskal Argentina elkarteak larunbat honetan, martxoaren 28an eginen du bere urteko Biltzar Nagusia, eta ohi bezala hiriburu baxenabartarreko Herriko Etxean eginen du, behe solairuko bilkura aretoan, erakundeko bazkide eta lagunak gonbidatuz.

Biltzarra goizeko 9:30etan hasiko da eta honakoa izango du gai-zerrenda:

1. Elkartearen bizia pasatu den urtean
2. Joan den urtean Txile eta Argentinara egin bidaia; han eskaini daukuten ongi etorri hunkigarria, egin ezagutzak
3. Bukaeran Gaby Etchebarnek bere liburua "sur les pas des disparus d'Argentine" aurkeztuko du.
4. Proiektuak:

  • Helduden buruilean Semeac herrian (Tarbes-ko auzoa) eginen den Argentinarekilako elkarte guzien topaketa (Garazin egin ginuena 2013-an)
  • "Archives Diplomatiques de Nantes" emaitzen zerrendaketa: urte buru hontan bukatu nahi ginukeena.
  • Uztaritzen Maiatzaren 23an eginen dugun "El vasco de la carretilla" deitu filmaren erakustaldia. Etorriko zaizkigu hortarako Argentinako Chacabuco-tik Luis Aramburu (El Mundo Vasco), Carlos Chinchurreta eta Zabaleta jauna.
  • 2015-ean Macachin-en iraganen den Euskal Astea

Biltzarraren ondotik zintzur bustitzea eginen da Herriko Etxean eta gero adiskidantza bazkaria partekatuko dute Euskal Argentinako bazkide eta lagunek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia