euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkari ohi Iñaki Martinez, finalista Nadal sarian

2015/01/07

Iñaki Martinez Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako (2009-2012) finalista izan da atzo Bartzelonan erabaki zen Nadal Eleberri Sarian (argazkia artxiboa EuskalKultura.com)
Iñaki Martinez Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako (2009-2012) finalista izan da atzo Bartzelonan erabaki zen Nadal Eleberri Sarian (argazkia artxiboa EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Azkeneko legealdian Patxi Lopez lehendakari zela Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkari izandako Iñaki Martinez finalista izan da atzo Bartzelonan erabaki den Nadal eleberri sari prestigiotsuko 2015ko edizioan. Saria José C. Vales-en 'Cabaret Biarritz'-i eman bazioten ere, Iñaki Martinez abokatu bilbotarraren  'Tanger la ciudad de la mentira' izan da sei finalistetako bat.

 

Donostia-San Sebastián. Jose C. Vales izan da atzo hiriburu katalanean erabaki eta banatutako Nadal eleberri sari prestigiotsuaren irabazlea. Finalistak, ordea, sei ziren eta horietako bat ezaguna euskal diasporaren munduan, Iñaki Martínez Euskadiren ordezkari izana baita joan den legealdian Bogotan, orduan bertan zegoen Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan.

Sariaren edizio honetara mundu osoko 335 eleberri aurkeztu ziren eta horien artean Iñaki Martinez-en 'Tánger la ciudad de la mentira' hautatu zuten sei finalistetako bat.

Iñaki Martinez Ertamerikarekin harreman sakona duen pertsona da. Guatemalan jaio zen aita euskalduna eta ama panamatarra eta Ortuellan hazi. Euskadiren ordezkari pasatutako ia lau urteez aparte, biografia pertsonalean lotura handiak dauzka Panamarekin, familiaren aldetik ere, eta herrialde horretako ohorezko kontsula izan zen Bilbon 2004tik, 2009an Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkari izendatu zuten arte.

Aurretik ere idatziak ditu Iñaki Martinezek eleberri eta narrazio lanak, hala nola Arresti, Donostiako Hiria argitaletxeak plazaratua.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia