euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiren AEBetako ordezkariak NBEn aurkeztu zuen 2030 Euskadi Basque Country Agenda

2019/01/04

Euskadiren AEBetako ordezkari Jorge Fernandez Quintela Nazio Batuen UNDESA ekitaldian partaide
Euskadiren AEBetako ordezkari Jorge Fernandez Quintela Nazio Batuen UNDESA ekitaldian partaide

PUBLIZITATEA

New York, AEB. Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari Jorge Fernandez-ek Nazio Batuen Gai Sozial eta Ekonomikoen Saileko (UNDESA, United Nations Department of Economic and Social Affairs) Garapen Jasangarrirako Gobernuarteko Koordinazio eta Laguntza Bulegoak antolatutako ekitaldian parte hartu zuen New Yorken; eta Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskadi Basque Country Agendaren garapenean eta inplementazioan egindako lana jendaurretu zuen. Fernandez-ek, pasa den uztailean Nazio Batuetan egindako Goi Mailako Foro Politikoan Euskadik izan zuen parte-hartze arrakastatsuaren inguruan egin zuen hausnarketa, eta 2019ko foroan estatu-azpiko gobernuen parte-hartzea eta inpaktua handitzeko ideia batzuk ere elkarbanatu zituen, Jaurlaritzak ohar batean adierazi duenez.

Ordezkariak, panela Alexandra Hiniker, New York hiriko Nazioarteko Gaien Bulegoko Harreman Estrategikoen Programa Zuzendariarekin partekatu zuen, bertan hiriek eta eskualdeek 2030 Agendaren inplementazioan egin dezaketen lanaren inguruko esperientzia eta ideiak elkarbanatu zituztela. Lehentasuneko gai hauei lotutako etorkizuneko foro multilateraletan elkarrekin parte hartzeko aukerak ere izan ziren hizpide.

Jaurlaritzak azpimarratu du bere oharrean, Euskadi izan zela ekitaldian parte hartzera gonbidatu zuten eskualde-gobernu bakarra, partaideen artean zeudela, besteak beste, Mexiko, Monako edo Guatemala herrialdeetako Nazio Batuetako misio egonkorren delegatuak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia