euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'ETA osteko panorama politikoak itxaropen handia dakar' adierazi zuen Juan Mari Atutxak Rosarioko bisitan

2011/11/21

Rosario hirian ospatu zen EAJ-PNV alderdiko Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurrena
Rosario hirian ospatu zen EAJ-PNV alderdiko Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurrena
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean ospatu zen azaroaren 5ean EAJ-PNV alderdiko Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurrena. Ospakizun egitarauari jarraituz, arratsaldeko 15:00etan Bilkura Orokorra burutu zen Zazpirak Bat Euskal Etxean. Ondoren, 19:00etan, lore eskaintza Sabino Arana Goiriren omenez eta 19:30tan Juan Mari Atutxak "Euskadi, Nación Europea" izeneko hitzaldia eskaini zuen euskal elkartean. Ekintzak Mendeurreneko Afariarekin bukatuko ziren. “Azken bolada honetan Euskadin bizi dugun egoera politiko berriak itxaropen handia dakar eta bide batez, hainbeste oinaze eta atsekabe atzean uzten ditu”, adierazi zuen bere mintzaldian Sabino Arana Fundazioko presidenteak.

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Sabino Arana Fundazioko presidenteak, Juan Mari Atutxak, bidaia laburra egina du Argentinara duela bi aste, Rosarion ospatu zen Argentina Buru Batzarraren mendeurrenean parte hartzeko. Gogora dezagun Juan Mari Atutxa Argentinako Buru Batzarraren ordezkaria dela EAJren Aberri Batzarrean.

“Euskadik nazio baten estatusa izan behar du Europa mailan” aldarrikatu zuen Atutxak bere hitzaldian Euskadin bertan bizi den egoera politiko berrian oinarrituta.

Argentina Buru Batzarraren mendeurrena 2011 01

[Felipe Eiheragibel eta Juan Mari Atutxa lore sortea egin zuten Sabino Arana Goiriren omenez]

“ETAren jarduera armatua behin-betiko eteteak itxaropen handia dakar; bide batez, autogobernu sendo baten babesa behar dugu gaur egungo lehendakaritzaren ekonomiaren ahuleziari aurre egiteko”, adierazi zuen Sabino Arana Fundazioko presidenteak Rosarioko euskal etxean.

“Atzean geratu dira jadanik, hainbeste oinaze eta atsekabe. ETArena porrotak ateak irekitzen dizkio politikari. Hemendik aurrera ETAren indarkeriak ezin izango dira inoren aitzakia izan gure herriaren eskubideak ukatzeko”, azpimarratu zuen Atutxak.

Argentina Buru Batzarraren mendeurrena 2011 02

[Sabino Arana Fundazioko zuzendaria den Irune Zuluaga, Fernando Lizarbe eta Juan Mari Atutxa]

Lagun anitz bertaratu ziren Zazpirak Bat euskal etxera Argentina Buru Batzarraren sorreraren mendeurreneko ospakizunetan parte hartzeko. Bilkura Orokorrarekin hasi ziren ekitaldiak lagunen arteko afari batekin bukatu ziren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia