euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadik eta Akitaniak akordioa sinatu dute Bordelen 'euroeskualde' bat sortzeko, 'Nafarroari zabalik'

2009/12/01

Patxi Lopez lehendakaria eta Rousset Aquitaniako presidentea atzo Bordeleko Euskal Etxeko abesbatzako kideez inguratuta, kantuz eta algaraz
Patxi Lopez lehendakaria eta Rousset Aquitaniako presidentea atzo Bordeleko Euskal Etxeko abesbatzako kideez inguratuta, kantuz eta algaraz

PUBLIZITATEA

Alain Rousset Akitaniako presidenteak eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak akordioa sinatu zuten atzo Aquitaniako hiriburuan, Bordelen, poza eta baikortasuna nagusi izan ziren giro batean, aurrerapauso garrantzitsua ematen ari zeneko mezua izan baitzen han-hemenka transmititu nahi izan zuten irudia: 'euroeskualdea ari da sortzen'. Giro baikor horren barnean kokatu zen Bordeleko Eskual Etxeko abesbatzak kantuz egin zuen ekarpena eta baita ere aipatu bi buruzagiek euskal kantu alorrean agertu zuten 'ezagutza', besteak beste Txoriak txori eta Boga-boga bezalako kantuetan bat egin baitzuten abesbatzarekin. Batzuentzat atzokoa ez zen folklorekeria baizik, beste batzuentzat, urrats handia eman zen.

Bordele, Frantzia. Atzoko ekitaldietan, Lehendakariarekin batera bidaiatu ziren Bordelera Guillermo Echenique (Kanpo Ekintza idazkari nagusia), Iñaki Arriola (Garraio sailburua), Bernabé Unda (Industria sailburua) eta Ramon Etxezarreta (Kultura sailburuordea), besteak beste, eta bakoitza bere alorreko akitaniarrekin bildu zen.

Euskadi-Akitania euroeskualde berriak --ateak zabalik utzi dira Nafarroa, hala nahi badu, sar dadin, nahiz eta hau ez den momentu honetan bederen batere gauzagarria ikusten-- bere gain hartu dituen proiektu edo erronka behinenak azpiegiturei dagozkie, hain zuzen ere abiadura handiko trenarena Bordele-Irun eta, oro har, Paris Madril; ekinbide ekonomikoak, berrikuntza, euskara eta hizkuntza politika, kultura eta turismoa.

Lopez eta Rousset-ek sinatutako akordioa nortasun juridiko berezia izango duen euroeskualde bat eraikitzeaz ari da Lurralde Kooperaziorako Europar Elkarketa bat medio. Honelakoak Europar Zuzenbidearen babesean daude Europar Parlamentuak 2006an onartutako araudi bat tarteko. Atzo emandako pausoak lan-epe berri bat zabaltzen du, erabakitzeko, besteak beste, zer nolako abiadura eta ibilera hartuko duen erakunde berriak, zein hirian izango duen egoitza, nor izango duen buruzagi, eta gobernuaren ezaugarriak.

Albiste hau, beste komunikabideetan emana:

-Euroeskualdea sortzeko 'lehen urratsa' Lopez eta Roussetek (Berria)
-El primer paso de la eurorregión vasca (Diario Vasco)
-Aquitania y CAV acuerdan una eurorregión abierta a Navarra (N Navarra)
-Euskadi y Aquitania acuerdan una eurorregión abierta a Navarra (El País)
-Gara: ez dugu honi buruzko albisterik topatu
-Diario de Navarra: ez dugu honi buruzko albisterik topatu
-Aquitanie et Euskadi veulent créer une Euro-règion... (Le Journal du PB)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia