euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europa bat-batean: euskal, kanariar eta kataluniar bertsolari eta inprobisatzaileak kantuan Bartzelonan

2015/11/03

Lydia Moreno verseadorea eta Ane Labaka bertsolaria, Leongo Sierra Pambley Fundazioaren egoitzan (argazkia Xenpelar Dokumentazio Zentroa)
Lydia Moreno verseadorea eta Ane Labaka bertsolaria, Leongo Sierra Pambley Fundazioaren egoitzan (argazkia Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

PUBLIZITATEA

Kanariar Uharteko, Kataluniako eta Euskal Herriko inprobisatzaileak elkarrekin kantuan ariko dira Bartzelonan azaroaren 6an eta 7an, "Europa bat-batean" izeneko egitasmoaren baitan. Irailean Leonen egin ziren eta, Bartzelonatik igaro ondoren, udaberrian eta udan Euskal Herrian izango dira saioak nazioarteko ordezkariekin, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean prestatutako proiektuaren barruan.

Bartzelona, Katalunia. Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza bertsolariak Bartzelonan izango dira ostiral eta larunbatean, "Europa bat-batean" egitasmoko jardunaldietan parte hartzen. Kultura arteko truke honetan Kanariar Uharteetakoeta Kataluniako inprobisatzaileekin batera ariko dira taulagainean, eta inprobisazioaren munduari buruzko mahainguru batean parte hartuko dute.

Kanariar Uharteetatik Yeray Rodriguez eta Lydia Moreno verseadoreak ariko dira, José María Vega musikaria lagun. Kataluniatik, aldiz, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreak izango dira kantari, Marcel Marimon eta Marçal Ramon musikariak alboan dituztela. Gai-jartzaile lanetan Ainhoa Aranburu ariko da eta itzulpenen ardura Marc Fabrer-ek izango du.

EGITARAUA

Azaroak 6, ostirala

-22:00 Verseadoreen, glosadoreen eta bertsolarien emanaldia
Lekua: Badalonako Teatre Blas Infante (Andrés Segovia kalea, 43)

Azaroak 7, larunbata

-12:00: Hiru adieretako ordezkariez osatutako mahai ingurua
Lekua: Bartzelona, Centre Artesà Tradicionàrius (Travessia de Sant Antoni 6-8)

-22:00: Verseadoreen, glosadoreen eta bertsolarien emanaldia
Lekua: Bartzelonako Ateneu L’Harmonia (Saint Adrià Kalea 20)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia