euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeek Eskualde Bilera egingo dute asteburu honetan Parisen

2017/05/12

Gaur hasiko dira heltzen eta arratsaldeko 6etan egingo zaie ongietorria Pariseko Eskual Etxean, ondoren igande eguerdira arte luzatuko den egitarau bati eusteko. Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeek Eskualde Bilera egingo dute asteburu honetan Parisen, Eusko Jaurlaritza eta Pariseko Euskal Etxea antolatzaile. Gizataldeen Mundu Batzarrak hala erabakita bi urtero, Kongresu arteko bilera hauek egiten dira eskualdeka. Europa, Asia eta Ozeanikoen azkeneko bilera orain lau urte egin zen Bartzelonan.

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Europa, Asia eta Ozeaniako euskal etxeen ia hogei ordezkari bilduko dira asteburu honetan Parisera, maiatzaren 12tik 14ra Paris/St Ouen-en egingo den bilkura honetan parte hartzera. Oroitu behar da Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrak hala eskaturik, bilerok duela lau urte hasi zirela egiten, eta Kongresutik Kongresura lau urteko tartea badago, epe horren erdian eskualdekako bilera hauek egiten direla, mundua hiru eskualdetan banaturik: Europa, Asia eta Ozeania (23 euskal etxe); Ipar Amerika (Mexiko, AEB eta Kanada, 48); eta Hego Amerika, Ertamerika eta Karibea (119).

Aurtengo bileraren antolaketa eta koordinazioaren ardura Eusko Jaurlaritzak eta Pariseko Eskual Etxeak daramate. Horrez gain, gogoan izanik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berria, Gorka Alvarez Aranburu, joan den urtarril hondarrean izendatu eta sartu zela bulegoan, elkarretaratze hau euskal etxeekin aurrez aurre bildu eta euren kezka, arazo eta proposamenak ezagutzearren egiten ari den bidearen baitan koka daiteke, datu guztiak bildutakoan eta euskal diasporaren argazki orokorra osaturik Zuzendaritzaren planak dagokion neurrian egokitu eta aitzinara ahal izan ditzan.

BILKURAREN EGITARAUA

Ostirala, 2017ko maiatzaren 12a

-18:00 Ongietorria Pariseko Eskual Etxean (eta ondoren metroa hartu 16. barrutirantz)
-18:30 Historia-zirkuitua "Eusko Jaurlaritzari lotutako leku historikoak Parisen
-21:00 Ongietorri afaria Beaurepaire euskal jatetxean (1, rue de la Búcherie - Notre Dame)

Larunbata, 2017ko maiatzaren 13an

-10:00 Eskualde Bilera, goizeko saioa Pariseko Eskual Etxean (59, Avenue Gabriel Peri, Paris .St Ouen)
-13:30 Bazkaria Pariseko Eskual Etxean
-15:00 Eskualde Bilera, arratsaldeko saioa Pariseko Eskual Etxean
-21:00 Kantaldia eta afaria Pariseko Eskual Etxean

Igandea, 2017ko maiatzaren 14an

-10:00 Eskualde Bilera, goizeko saioa, bileraren ondorioak
-14:00 Agurtzeko bazkaria

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia