euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuaren deialdia Berlingo Freie unibertsitarerako Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko

2017/06/29

Buletinak atzoko dataz argitaratu zuen Etxepare Institutuaren deialdia
Buletinak atzoko dataz argitaratu zuen Etxepare Institutuaren deialdia

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak presazko deialdia plazaratu du Berlingo Freie unibertsitarerako Euskara eta Euskal Kultura irakurle postua betetzeko. 2017-2018 ikasturterako da eta euskara jakiteaz gain, ingeles eta aleman eagutzak ere frogatu beharko dituzte hautagaiek. Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 13an bukatuko da.

Donostia-San Sebastian. Deialdia atzoko eguneko --ekainaren 28ko-- EHAA buletinak argitaratu zuen, eta bere osotasunean hemen irakur daiteke.

Etxepare Euskal Institutuak zehaztu duenez, deialdia kaleratzearekin Freie Universität Berlin unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakurle berria hautatzeko prozesua martxan jarri du. Alemaniako unibertsitatean euskara eta euskal kultura eskolak eskainiko ditu hautatutako pertsonak.

Hona deialdian pdf-n, xehetasunekin eta eskabidea egiteko erabili behar diren inprimakiekin. 

Argibide gehiago eskuratzeko:

Eneko Agirre
irakurletzak@etxepare.eus
Tel 943 023407

Deitzailea

Etxepare Euskal Institutua
Tabakalera
Andre Zigarrogileen Plaza 1
20012 DONOSTIA
Tel +34 943 023400
www.etxepare.eus

Facebook: https://www.facebook.com/etxepare.euskal.institutua



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia