euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletza betetzeko deia zabaldu du

2017/02/02

Joan den asteartean argitara emaniko Ebazpena
Joan den asteartean argitara emaniko Ebazpena

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletza betetzeko deia argitaratu berria du urtarrilaren 31ean. Ebazpena urtarrilaren 2ari dagokio eta presako deialdia da. Baldintzen artean, lizentziatura bat eskatzen da eta PL3 titulua. La Platan apirilaren 17an lanean hasteko da, urte bukatu arte, luzatzeko aukerarekin. Hamabost egun naturaleko epea dago gaurtik aurrera eskabideak aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz. Hautagaiek unibertsitateko graduko titulu edo lizentzia beharko dute izan baita 3. HE edo titulu baliokidea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira, baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere; edo aurreko tituluak izan ezean, graduko titulua (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea.

Klase-orduan astean bederatzi izango dira. Zenbatekoa: bideratutako zenbatekoa 20.000 euro urtebete irauten duen ikasturteko irakurletzarako. Irakurleak jasoko duen soldata garbia ez da zehatz-mehatz bat etorriko aipatu zenbatekoarekin, lektoretzaren gastuak ere barne baitaude hor.

Pertsona hautatuak 2017ko apirilaren 17a baino lehenago La Platako unibertsitateetan lanean hasi beharko du, eta bertan zerbitzua eman 2017ko abenduaren erdialdean ikasturtea amaitu arte, hala badagokio luzatzeko aukerarekin.

Euskara eta Euskal Kulturaren programa didaktiko bat proposatu beharko du ikasturtearen hasieran, programa hori Etxepare Euskal Institutura bidaliz.

Eskabideak aurkezteko hamabost egun naturaleko epea egongo da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko I. eta II. eranskinak Etxepare Euskal Institutuaren web orrian egongo dira eskuragarri, Word formatuan. Edo, bestela, bide elektronikoa erabiliz ere aurkeztu ahalko dira eskabideak, Euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuta, ikus hemen.

Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik. Tratua, beraz, Unibertsitatearekin izango da. Etxeparek, dena den, bere gain hartuko ditu destinoko unibertsitaterako lehenengo joan-etorriaren gastuak.

Informazio osoa eta xehetasunak oro, EHAA buletin ofizialean. Ikus hemen bertsio elebiduna eta bestelako formatoak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia