euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakurle ikastaroa emango dute Udako Ikastaroetan

2011/04/14

Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuaren Euskara zuzendaria, izango ikastaro honen zuzendaria (argazkia EuskalKultura.com)
Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuaren Euskara zuzendaria, izango ikastaro honen zuzendaria (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, EHUren Udako Ikastaroetan 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa emango da aurten. Ikastaroaren helburua atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ematea da. Ikastaroa uztailaren 14 eta 15ean emango da eta Mari Jose Olaziregik, Etxepare institutuko Euskara zuzendariak, gidatuko du. da. Matrikularako bekak eska daitezke datorren asteartea arte (apirilaren 19a) .

Donostia-San Sebastián. Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa emango da EHUren Udako Ikastaroetan aurten, Etxepare Institutuaren laguntzarekin. Ikastaroak 'Excellence in Basque Studies' izena du eta Donostiako Miramar jauregian emango da uztilaren 14an eta 15ean. Matrikularen prezioa maiatzaren 31ra arte 55 eurotakoa izango da eta ekainaren 1etik aurrera 66 eurotakoa. Badira hainbat beka eskuragarri (bekak eskatzeko inprimakiak, hemen).

Ikastaroaren zuzendaria Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuaren Euskara zuzendaria izango da. Etxepare Institutuak euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu eta gaur egun, 25 irakurletza ditu mundu osoko 25 unibertsitatetan. Irakurlertza kopuru hori gorantz joango da hurrengo urteetan irakurle lanpostuez gain sortuko diren euskal katedrei esker eta ikastaro honen bidez egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi da.

Ikastaroan euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatuek parte hartuko dute. Ikastaroan, euskararen irakaskuntzari buruzko metodologiaz gain, euskal kulturaren arlo desberdinei buruzko informazioa eta bibliografia eskaini nahi da (literatura, bertsolaritza, ikasketa kulturalak, zinema, antzerkia…). Ikastaroa irekita dago matrikulatu nahi duen edonorentzat.

Ikastaroaren informazioa osoa, hemen.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia