euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutua euskal kulturaren presentzia bultzatzeko ahaleginetan ari da Mexikon Guadalajarako Azokan

2010/12/02

Imagen de uno de los encuentros de la edición 2010 de la Feria de Guadalajara (foto FIL)
Imagen de uno de los encuentros de la edición 2010 de la Feria de Guadalajara (foto FIL)

PUBLIZITATEA

Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azoka ari da egiten aste honetan Mexikon eta karia horretara mexikoratua da Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendaria. Besteak beste azokako zuzendari Nubia Maciasekin bildu da, euskal idazleek azokan parte hartze handiagoa izateko akordio puntuetara helduz. Aztertutako gaien artean, euskal idazleek euskal literatura ezagutzera emateko mahainguruak bultzatzea eta baita ere Euskadik gonbidatu berezi gisa parte hartzeko aukera. Unai Elorriagak 'Londres kartoizkoa da' bere nobela aurkeztu zuen asteartean Azokan.

Guadalajara, Mexiko. “Bilera hauek oso garrantzitsuak izan dira, Etxepare Institutuaren lana indartzeko aukera ematen digutelako eta era berean Guadalajarako Nazioarteko Azokan izango ditugun hurrengo parte hartzeen ildo nagusiak planteatu ditugulako”, adierazi du Goenagak.

Urteak dira euskal idazle eta editoreek parte hartzen dutela azoka honetan. Aurten ere euskal editorialak stand propio batekin daude hemen. Bertan, Euskadiko argitaletxeen liburuak aurkezten dira, Txalaparta, Ediciones Mensajero, Editorial Desclée, Alberdania, Ediciones Saldaña eta Editorial Nerearenak, besteak beste. Idazleei dagokienez, Unai Elorriagak (Bilbo, 1973) 'Londres kartoizkoa da' nobela aurkeztu zuen asteartean Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokaren baitan.

Aizpea Goenaga, Fondo de Cultura Economica-ko (CFE) koordinatzailearekin ere, Tomás Granados Salinasekin, bildu da, erakunde honek kudeatzen dituen azoka eta idazle erakusketetan parte hartzeko. Guadalajaro Zinemaldiko zuzendari Ivan Trujillorekin ere elkarretaratu eta datorren edizioan euskal zinemak presentzia eduki aldera euskal zinegileen lana erakusteko akordiora iritsi dira bi zuzendariak.

Euskal Herritik, honako argitaletxeak bertaratu dira aurten Guadalajarako Azokara:

-Alberdania, Argitaletxea
-Bassarai Edizioak
-Cuadernos de Alzate
-Desclée de Brouwer
-Elhuyar
-Elkarlanean
-Erein, Argitaletxea
-Euskaltzaindia
-GEU, Argitaletxea
-Mensajero Sau, Edizioak
-Nerea, Argitaletxea
-Saldaña
-Susaeta Edizioak
-Ttarttalo
-Txalaparta
-Txertoa
-Deustuko Unibertsitatea
-Nafarroako Unibertsitatea, Edizioak - EUNSA
-Euskal Herriko Unibertsitatea
-Nafarroako Unibertsitate Publikoa
-Verbo Divino, Argitaletxea

-Azokaren webgunea: www.fil.com.mx



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia