euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak presazko deialdia egin du irakurlea hautatzeko Paueko Unibertsitaterako

2012/05/29

Université de Pau eta des Pays de L'Adour -en irakurletza sortuko du Etxepare Euskal Institutuak
Université de Pau eta des Pays de L'Adour -en irakurletza sortuko du Etxepare Euskal Institutuak
Etxepare Euskal Institutuak eta Paueko Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kulturako irakurletza sortuko dute datorren urtean. Unibertsitate frantziarraren antolaketa dela eta lehenbailehen hautatu behar da ikastaroa zuzenduko duen irakurlea eta Etxeparek presazko deialdia argitaratu zuen atzo. 2012-2013 ikasturterako hautatuko du Euskal Institutuak irakurlea, 2013-2014 ikasturtera luzatzeko aukerarekin. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4an, datorren astelehenean, amaituko da.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak eta Université de Pau et des Pays de L'Adour-ek Euskara eta Euskal Kultura irakurletza sortuko dute datorren urtean. Unibertsitatearen administrazio-egutegiak hala behartuta, Etxeparek presazko deialdia egin du irakurlea hautatzeko. Hona hemen deialdiaren nondik-norakoak: 

Irakurlearen lan-baldintzak

Irakurlearen soldata 26.000 euro gordinekoa izango da urteko, eta gehienez ere 220 eskola-ordu emango ditu ikasturteko. Euskara eta euskal kulturako eskolak emateaz gain, hitzaldiak antolatuko ditu eta dinamizatzera bideratutako ekintzak prestatuko.

Irakurletza Unibertsitate Arteko Euskal Ikasketen Sailean txertatuko da, Baiona-Angelu-Biarritzeko Diziplinarteko Fakultatean.

Hautatuak unibertsitatearen herrialdean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko du eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko ditu, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaion ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.

Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar  inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.

Hautagaiek bete beharreko baldintzak:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Lehentasuna izango dute Euskal Filologiakoek, Euskal Ikasketetako lizentzia edo gradua dutenek edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoek (A Hizkuntza: euskara).

Hizkuntzei dagokienez, EGA edo baliokidea, eta frantseseko B2 mailaren ezagutza baliokidea.

Hautatua deialdi honen helburu den tokian tokiko unibertsitateari atxikiko zaio. Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko du eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko ditu, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaion ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.

Eskabideak aurkezteko lekua eta epea.

Eskabidea (I. eranskina) eta curriculum vitae-a islatzen duen taula (II. eranskina) helbide elektronikoz bidaliko da, honako helbideetakoren batera: j-epelde@etxepare.net edo k‑galarza@etxepare.net.

Bi eranskinekin batera, hautagaiek ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

- Pasaportearen fotokopia (edo bestela NANarena edo AIZerena).

- Proiektu pedagogikoa, euskarako eta euskal kulturako programazioek osatua. Euskarako lehen mailetan irakasteko programazio laburra aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adieraziz. Euskal Kulturako gai ezberdinei (musika, zinea, antzerkia, eskultura…) buruzko programazio laburra ere aurkeztu beharko da, helburuak, edukiak, metodologia, baliabideak eta bibliografia adieraziz. Proiektu pedagogiko guztiaren luzera gehienez ere bost orrialdekoa izango da (letra Arial 12, lerro artean tarte bikoitza utziz).

Hautagaiek ez dituzte euren CVan aipatutako merituak dokumentu bidez egiaztatu beharko eskabidea egitean, baina aurkeztu egin beharko dituzte hautatuak badira. Hautagaiek aipatzen dituzten meritu guztiek (hizkuntzak, emandako ikastaroak, jasotako formazioa….) ziurtagirien bidez frogagarriak izan beharko dute.

Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4an amaituko da, goizeko 10:00etan.

Onartu eta baztertutako hautagaiak:

Ekainaren 4an, 20:00etan, onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da Etxepare Euskal Institutuaren webgunean. Alegazioak aurkezteko 24 orduko epearen ostean, ekainaren 5ean argitaratuko da behin betiko zerrenda.

I. ERANSKINA – ESKAERA ORRIA

II. ERANSKINA –  CURRICULUM VITAE

 


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia