euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak munduan Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko deialdia zabaldu du

2018/02/08

Etxepare Euskal Institutuaren zeragina da euskara eta euskal kultura sustatzea munduan
Etxepare Euskal Institutuaren zeragina da euskara eta euskal kultura sustatzea munduan

Etxepare Euskal Institutuak --Jaurlaritzako Kultura Sailaren baitan dagoen erakunde autonomoak-- deialdia zabaldu du bere barne promozioagatik hutsik geratu den Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendari kargua betetzeko. Artikulu honetan jarraian bildu ditugu Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxeparek eskaintzen dituen baldintzak eta eskatzen dituen betekizunak. Gogoan hartzeko beste puntu garrantzitsu bat: hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 13an bukatzen da, datorren asteko asteartean.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko prozedura jarri du abian. Institutuaren zuzendaritzaren pean lan eginez, bere xedea euskal kultura sustatzea eta hedatzea izango da. Arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, literatura, arkitektura eta diseinua.

Bere eginkizunak honako hauek izango dira:

• Euskadiko arte sorkuntza hedatzea, nazioarteko eszenan programa dadin sustatuz.
• Artistak eta lanak ibil daitezen laguntzea.
• Sorkuntza garaikidea eta ondare historikoa ezagut dadin sustatzea.
• Nazioarteko kultura erakustaldiak antolatzea.
• Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatzea.
• Kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea, nazioarteko eszenan Euskadiko sorkuntza ezagutarazteko.
• Euskarazko literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatzea, pentsamenduzko eta zientzia ikerketazko obrak kanpoan proiektatuz, bai eta Euskadiko pentsamendu eta kultura aldizkarien bidez ere.

Eskakizunak:

• Goi mailako unibertsitate titulua.
• Euskararen 3. hizkuntza eskakizuneko titulu ofiziala edo baliokidea, 297/2010 Dekretuan eta 47/2012 Dekretuan zehaztutakoari jarraituz.
• Ingelesez jakitea, C1 mailan. Kontuan hartuko da frantsesez jakitea.
• Antzeko eginkizunetan eta nazioarteko proiektuetan esperientzia izatea.
• Aintzat hartuko da Etxepare Euskal Institutua eta euskal kultura ezagutzea

Berehala lanean hastea eta lanpostuaren mailari eta ezaugarriei dagozkien diru irabaziak eskaintzen dira. Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 13an amaituko da.

-Argibide gehiago hemen klikatuz, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia