euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak lau irakurle behar ditu Italia, Katalunia eta Estatu Batuetarako: epea, apirilaren 7a

2019/03/07

Etxepare Euskal Institutuak eta bere irakurletzek bat egingo dute aurten egingo den 21. Korrikarekin
Etxepare Euskal Institutuak eta bere irakurletzek bat egingo dute aurten egingo den 21. Korrikarekin

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakurleak behar ditu Katalunia, Italia eta Estatu Batuetako unibertsitatetan jarduteko 2019-2020 ikasturtean. Irakurle postuak lau dira: bat Bartzelonan, Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonan (UB) aritzeko; beste bat Italian, Boloniako Alma Mater Studiorum eta Veneziako Ca’Foscari unibertsitateetan irakasteko; eta irakurle bana AEBetako Santa Barbarako UCSBn eta Chicagoko Unibertsitatean jarduteko.

Hautagaiek unibertsitateko graduko titulua behar dute izan, baita euskarako EGA titulua ere. Horrez gain, Bartzelonan katalaneko eta Italian italierako B2 maila eskatuko da, Santa Barbaran ingeleseko C1 maila eta Chicagon, berriz, ingeleseko C2 maila. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluak dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta dutenak ere.

Chicagoko Unibertsitatearen kasuan, irakurleak euskara eta gaztelera irakatsiko ditu. Postu honetarako hautagaiek derrigorrez eskabide bat Chicagoko Unibertsitatean aurkeztu beharko dute (esteka honetan, #04076 erreferentzia aukeratu) eta beste eskabide bat Etxepare Institutuan.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 7an amaituko da.

-Deialdia, hemen
-Xehetasunak Etxepare Euskal Institutuaren webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia