euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak Europako bost unibertsitateetan aritzeko lau irakurle hautatzeko deialdia egin du

2012/06/18

Etxepare Euskal Institutuak bi urte bete ditu
Etxepare Euskal Institutuak bi urte bete ditu

PUBLIZITATEA

Euskara eta Euskal Kultura irakurletza programaren barruan, Etxepare Euskal Institutuak lau irakurle hautatzeko deialdia egin berri du. Irakurle hauek ondoko unibertsitateetan ariko dira: bi Alemanian, Leipzig eta Freie (Berlin) unibertsitateetan, beste bat Italian, Veneziako Ca’ Foscari eta Bolognako Alma Mater Studiorum unibertsitateetan, eta azken bat Erresuma Batuko Birminghameko Unibertsitatean. Eskabideak aurkezteko uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak Europarako lau irakurle hautatzeko deialdia argitaratu zuen iragan ostiralean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bi irakurle Alemanian ariko dira, zehazki Leipzig eta Freie (Berlin) unibertsitateetan, 2012-2013, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan. Beste irakurle bat Italian ariko da eta bi unibertsitateetan emango du klasea: Veneziako Ca’ Foscari eta Bolognako Alma Mater Studiorum unibertsitateetan, 2012-2013, 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetan.

Bukatzeko beste irakurlearen postua Erresuma Batuko Birminghameko unibertsitatean egongo da, eta 2012-2013 ikasturtean emango ditu eskolak.

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 14ean bukatuko da. Informazio osoa eta eranskinak, deialdian, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia