euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxegiroan.com, seme-alabekin goxo-goxo entzuteko hamaika ipuin eskaintzen dituen webgunea

2011/03/17

Maria Uriarte eta Tomas Fernando ipuina grabatzeko unean (argazkia Etxegiroan.com)
Maria Uriarte eta Tomas Fernando ipuina grabatzeko unean (argazkia Etxegiroan.com)

PUBLIZITATEA

Umeak oheratzeko ordua guraso askorentzat haurtzaroko ilusioa berreskuratu eta ipuinen irudimenezko munduan murgiltzeko garaia izaten da. Ipuinak gurasoen ahotan entzutea maite duten haurrek gehien, baina ipuin berri batekin elkarrekin gozatzea izan daiteke beste aukera bat. Etxegiroan.com webguneko Maria Uriartek eta Tomas Fernandok aukera hori eskaintzen digute. Haurrentzako zein helduentzako euskarazko eta gaztelaniazko ipuin andana musikatu eta sarean jarri dituzte eskuragarri.

Donostia-San Sebastian. Argentina, Txile, Mexiko, Frantzia, Errusia, Finlandia, Indiatik... munduko 36 herrialde desberdinetatik jasotzen ditu bisitak www.etxegiroan.com webguneak. Bertan, joan den udaberriaz geroztik, Tomas Fernandok eta Maria Uriartek haurrentzako eta helduentzako ipuinak eskaintzen dituzte, euskaraz eta baita gaztelaniaz ere. Etxean grabatzen dituzte ipuinak, entzuterakoan argi antzematen den mimo eta maitasunez grabatu, gainera. 

Mariak ume itsuekin lan egiten zuen eta haientzako ipuinak grabatzen zituen. Tomas, aldiz, musikaren mundutik dator eta grabazio arloan da aditua. 2004ean hasi ziren grabazioak egiten eta Tas-Tas irrati librean aireratu zituzten lehenengoz. Iaz, Osoitz Elkorobarrutiaren laguntzarekin, sarean jarri zituzten eta harrez gero bisitari eta entzule kopuru polita biltzen ari dira. Bertan, Juan Kruz Igerabide, Antton Irusta, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe eta Joseba Sarrionandia bezalako idazle ezagunek idatzitako ipuinak eta kontakizunak entzun daitezke, besteak beste.

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia