euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendeurrenaren ospakizunak hedatzeko asmoz abiatu da Euskadira Zazpirak Bat-eko ordezkaritza bat

2011/09/29

Luis Maria Barrandeguy, Nelida Apesteguia, Felipe Eiheragibel eta Enrique Otañok osatutako ordezkaritza (argazkiaEE)
Luis Maria Barrandeguy, Nelida Apesteguia, Felipe Eiheragibel eta Enrique Otañok osatutako ordezkaritza (argazkiaEE)
Euskal Herriko kultura, nortasuna eta abertzaletasuna babestu eta hedatzeko helburuarekin eraiki zuten Rosarioko euskaldunek Zazpirak Bat euskal etxea 1912an. Mendeurrenean zehar, Euskal Herriarekin lotutako hainbat proposamen eskaini dizkie euskal etxeak erakundeko kide eta herritarrei. Orain, eta propio egindako bidaian, ehun urteko bidean bizi izandakoa eta datozen urteei begirako proiektu eta ametsak zeintzuk diren azalduko dute euskal etxeko ordezkariek Euskadiko hedabideetan. Euskal Herriko egonaldian, kultur ordezkariekin ere elkartuko dira rosariotarrak, "euskal etxeak abertzaletasunean bizi izandako ehun urteen berri eman eta ospakizunetan parte hartzeko gonbitea luzatzeko".

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. Urte hasieran ekin zioten Zazpirak Bat-eko kideek datorren urteko festa antolatzeko lanari. Izan ere urte berezia izango baita datorrena: 2012an, Rosarioko euskal etxeak mendeurrena beteko du eta gertakizuna merezi duen bezala ospatu nahi dute “Zazpitarrek”.

Kari horretara, erakundeko lagun eta komunitate osoari luzatu diete euskal etxeko arduradunek urtemugan parte hartzeko gonbitea. Baina ez Argentinako euskal komunitateari soilik. Pasa den astean, euskal etxeko lehendakaria den Enrique Otaño, Nelida Apesteguia idazkaria, eta Felipe Eiheragibel eta Luis Maria Barrandeguy baztordekideek osatutako ordezkaritza Euskadira abiatu zen hango kultur, kirol eta politika arloetako erreferenteekin biltzeko.

“Horretaz gain, lau lagunak Euskadiko hedabideetan -- telebistan zein irratian -- aurkeztuko dira. Haiek bazekiten gure mendeurrena izango zela 'Gora Euskadi-Euskaldun hitza' gure irratsaioa internetez jarraitzen dutelako”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Zazpirak Bat-eko prentsa arduradunak. “Ospakizunaren xehetasunak emango dituzte euskal komunikabideetan”, adierazi dute Rosariotik.

-Elkarrizketa Radio Euskadin, hemen



Komentarioak

  • Erantzuna Aritzi

    Oraintxe barne aldaketa batzuk egiten ari gara, eta teknikariei galdetu beharko genieke.

    EuskalKultura.com idaztaldea, 2011/10/05 20:51

  • Eta elkarrisketa berez lorteko aukeraz?

    Mila esker zuen harretagatik, denaden, galdera bat, elkarrisketa berez lortzeko aukera izango banu, zuek web-aren bitartez igo zenezakete ez ?

    Aritz, 2011/10/05 20:21

  • Aritz-i: zuzen zaude, ez dago hor

    Artikulua argitaratu dugunean, elkarrizketa hor zegoen, http://www.eitb.com/es/audios/detalle/745609/100-anos-euskal-etxea-rosario-argentina helbidean. Baina orain, zuzen zaude, Aritz, gu ere saiatu gara eta ez dugu topatu. Kendu egin dute, nonbait, eta errore ematen du. Sorry.

    EuskalKultura.com idaztaldea, 2011/10/01 18:20

  • Enlazeak arazoa hematen du

    Kaixo, Radio Euskadin eginitko elkarrisketa entzuteakoan, ez du enlaze horren bidez ezer aurkitzen.

    Aritz, 2011/10/01 15:45

  • Zoriokak, asko lan egiten duzue eta!

    Kaixo lagunok! Prestatzen dugu maletak eta Rosarion izango gara 2012ean. Besarkada bero bat. Oskar eta Karol.

    Oskar Goitia - Eusko Brasildar Etxea - Lehendakaria, 2011/09/29 23:22

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia