euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Estatu Batuetako euskal kantxak

2008/01/01

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com. XIX. mendetik hasita, AEBetako San Francisco eta Los Angeles bezalako hiriek beren euskal pilotalekuak izan dituzte, Euskal Herritik heldutako emigranteek eraikiak. Euskal komunitateak sortu ziren herrietan ez zuten denbora asko hartu euskaldunek pilota kantxak eraikitzen.

Jai-Alaiaren fenomenoaz aparte --gehien bat Florida, Connecticut, Rhode Island eta Nevadan--, Kalifornia estatuko zenbait herriek euskal kantxak izan zituzten, Nevada, Idaho, Oregon, Utah, Arizona, Colorado, Wyoming eta Washingtonen gertatu bezalaxe.

Garai bateko euskal komunitatea desagertua den herri batzuetan pilota-ondare arkitektonikoa ere galtzeko zorian dago, hala nola Arizonako Flagstaff-en edo Utah-ko Ogden-en. Beste toki batzuetan, pilotaleku zaharrak berritu egin dira, hala nola Coloradoko Grand Junctionen, Idahoko Boise eta Mountain Homen, eta Oregoneko Jordan Valleyn.

Eskuzko pilotak historia aberatsa dauka Estatu Batuetan, hein handi batean oraindik ere ikertzeke dagoena.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia