euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espero zen arrakastarekin bukatu zen 2003-2007ko Argentinan Euskaraz programako azken barnetegia

2007/07/30

Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria Rosarionko barnetegiko klase bat ematen (argazkia BASqueHeritage.com)
Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria Rosarionko barnetegiko klase bat ematen (argazkia BASqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Irakasle taldearen jarduerak larunbaterainon luzatu baziren ere, joan den ostegunan bukatu zen ofizialki Argentina Euskaraz programako 2003-2007 laurtekoaren irakaskuntza zikloa. Programaren arduradunak, José Francisco 'Kinku' Zinkunegik ekimenaren balantze oso positiboa egin zuen eta programaren barruan lau urte hauetan trebakuntza jaso duten iraksleen etorkizunari buruz mintzatu zen BasqueHeritage.com-ekin.
Balantze zinez baikorra egiteaz gain ('hasieran uste genuen baino hiru aldiz gehiago lortu dugu', izan zen esaldietako bat), Zinkunegik ekimenaren etorkizuna izan zuen hizpide. Teknikariak aurreratu zuenez Diaspora II taldeko kideek --HABEren curriculumeko 1b maila gainditu dutenak-- euren ikasketak urtarrila eta otsailean Lazkaoko barnetegian bukatuko dituzte. Bestalde, Diaspora I taldekoek internet bidezko trebakuntza programarekin jarraituko dutela azaldu zuen, curriculum bereko 1b maila erdietsi arte. Gainera ekimenak izan dituen emaitza onak ikusita beste herrialde batzuetan ere antzeko taldeak abian jarriko ditzutela aurreratu zuen. Zinkunegik Txile, Uruguai, Brasil, Venezuela eta Mexiko aipatu zituen, zehazki.

[Goiko irudian barnetegiaren klaseak hartu zituen Zazpirak Bat Euskal Etxeko aretoa (argazkia BasqueHeritage.com)]

Bere mintzaldiari bukaera emateko Zinkunegik hemendik aurrera Etxepare Insitutuak beteko duen funtzioa azaldu zuen, 'Euskara Munduan' eta bereziki 'Argentinan Euskaraz' ekimenarekin izango du hartuemana argituz. Rosarioko barnetegia ostegunean bukatu bazen ere, jarduerak ostirla eta larunbatean zehar jarraitu zuten. Azken egun honetan irakaskuntzaren metodologia izan zen gai nagusia.


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Euskal Etxea, Rosario
www.zazpirakbat.com

FEVA
www.fevaonline.org.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia