euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espainiako Atzerri ministroak Lopezen kanpo politika laudatu eta Ibarretxerena kritikatu du Gasteizen

2010/02/12

Moratinos Espainiako Atzerri ministroa Lehendakariaren egoitza den Ajuria-Eneara iristen (argazkia JesusAndrade/ElCorreo)
Moratinos Espainiako Atzerri ministroa Lehendakariaren egoitza den Ajuria-Eneara iristen (argazkia JesusAndrade/ElCorreo)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Espainiako Atzerri ministroak bilera egin dute Ajuria Enean. Bat etorri da Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroa Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin. Eusko Jaurlaritzaren atzerri politika berria positiboa iruditzen zaio Moratinosi. Lopezekin bilera egin zuen atzo Ajuria Enean. Bileraren ostean egindako adierazpenetan, Moratinosek ontzat jo zuen Jaurlaritzaren politika. «Bai Euskadirentzat, bai Espainiarentzat» onuragarri dela esan zuen, azken urteetako «sintonia faltarekin» alderatuta. Lopezek horri gaineratu zion euren lan ildoek «beharrezkoak ez diren gatazketatik» ihes egiten dutela. Artikulu hau gaur eman du argitara Berria egunkariak.

Vitoria-Gasteiz. Moratinosek nabarmendu zuen Lopez beste modu batean ari dela islatzen «Euskadi munduan», «beste modu batean ari da defendatzen kanpo ekimena, modu positiboan, bai Euskadirentzat, bai Espainiarentzat». «Iraganean Espainiako Gobernua Euskadiko herritarren interesak atzerrian defendatzen saiatzen zen, baina ez zuen beti sintonia bera topatzen sinergiak modu baikorrean garatzeko».

Lopezek ildo beretik egin zuen. Esan zuen Jaurlaritzak atzerri politika egin nahi duela Espainiako Gobernuarekin «beharrezkoak ez diren gatazkak saihestuz». Haren ustez, atzerri politikak munduan «Euskadi erreala» islatu behar du.

Europa hizpide

Europan Euskal Autonomia Erkidegoak izan beharreko parte-hartzea ere izan zuten hizpide bi agintariek. Parte-hartze hori hobetzeko tresnak aztertu zituzten lan bileran. Moratinosek esan zuen konpromisoa hartu zuela lanean segitzeko «Euskadiren aitortza Europako erakunde guztietan onartzeko». Lopezek esan zion parte-hartzea eraginkorragoa izan dadin tresnek hobetu behar zutela. Ildo horretatik, ardatz atlantikoaren nazioarteko konferentzia bat EAEn egiteko asmoa azaldu zion Moratinosek Lopezi, atzerri ministro gisa Euskal Herrira egin duen lehen lan bidaian.

(2010-02-12an Berriak argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia