euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erne! Internetez eta doan segi daitekeen ikastaroa datorren astean Nafarroako izen, deitura eta etxeen izenei buruz

2017/05/19

"Engraxitik Garazira, Izenen misterioa Nafarroan" ikastaroa iragartzen duen kartela.
"Engraxitik Garazira, Izenen misterioa Nafarroan" ikastaroa iragartzen duen kartela.

Proposamen interesgarria, maiatzaren 24, 25 eta 26rako --datorren asteko asteazken, ostegun eta ostiralerako-- Iruñea eta Lesakatik datorkiguna. Interesgarria, bertaratzeko aukera daukatenentzat, baina baita ere ekitaldia zuzenean internet bidez segitu nahi dutenentzat, Diasporatik esaterako. Jarduerak "Engraxitik Garazira, Izenen misterioa Nafarroan" du izena eta Nafarroako Unibertsitatetik datorkigu, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren babes eta lankidetzarekin, dohanik.

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Ikastaroak Nafarroako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Katedra dauka antolatzaile eta irekia da. Bertaratuz segi daiteke, baina baita distantziatik ere, zuzenean internetez, streaming bidez (hemendik), dohanik, eta aukera polita eskaintzen du gehiago jakiteko Nafarroako izenez, lehen mailako zenbait aditu eta ikertzaileren eskutik. Fisikoki Iruñean eta Lesakan garatuko da. 

Hona egitaraua:

Maiatzaren 24a, asteazkena
Lekua: Kondestable Civivoxa (Kale Nagusia 2, Iruñea)

  • 18:30 Ikastaroaren irekiera
    MARÍA DEL MAR LARRAZA, Nafarroako Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrako zuzendaria
    ANA ZABALZA, ikastaroko zuzendaria
  • 19:00 “Ya no nos llamamos con aquellos nombres”: Persistencia y transformación antroponímica
    DEMETRIO CASTRO (Nafarroako Unibertsitate Publikoa)
  • 20:00 Evolución del nombre de pila en Navarra
    MIKEL GORROTXATEGI (Euskaltzaindia)

Maiatzaren 25a, osteguna
Lekua: Kondestable Civivoca (Kale Nagusia 2, Iruñea)

  • 10:00 El legado del mundo clásico en la onomástica
    JOSÉ LUIS RAMÍREZ SÁDABA, Kantabriako Unibertsitatea
  • 11:00 La huella bajonavarra. La utilización de los apellidos toponímicos como indicador de origen geográfico en los siglos XIV-XVII
    PEIO MONTEANO (Nafarroako Errege Artxibo Nagusia)
  • 12:00 Atsedena
  • 12:30 “Por no pertenecerles el apellido”. El uso del apellido en la Navarra moderna
    ANA ZABALZA (Nafarroako Unibertsitatea)
  • 13:30 Eztabaida
  • 19:00 Oiconimia vasca en Navarra: características y contenido
    ANDRÉS ÍÑIGO (Euskaltzaindia)
  • 20:00 Aspectos prácticos de los nombres de casa en Navarra en la actualidad: ¿cómo se debe escribir el nombre de mi casa?
    MIKEL BELASKO (Onomastika Elkartea)

Maiatzaren 26a, ostirala
Lekua: Harriondoa Kultur Etxea (Komentu Kalea 1, Lesaka)

  • 09:00 Autobusen irteera Iruñeko Tenis Klubetik.
  • 10:30 Antroponimia y heráldica.
    ANDONI ESPARZA (Heraldika eta Genealogiako Madrileko Errege Akademia)
  • 11:00 Lesakatik ibilbide gidatua
    EGOITZ TELLETXEA (Bigarren Hekuntzako irakaslea)
  • 13:30 Iruñera itzulera

- Ikastaroa librea eta doakoa da. Saioak internet bidez jarrai daitezke streaming bidez, helbide honetatik
- Informazio gehiago, hemen: http://www.unav.edu/centro/katedra
- Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleek 15 ordutako jardueretako partaidetza agiri bat eskuratzeko aukera izango dute
- Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letrak, Medikuntza, Komunikazio, Zientziak eta Hezkuntza eta Psikologia Fakultateek ECTS kreditu 1 eskuratzeko aukera eskaintzen dute. Interesa duten ikasleek saio guztietara joan eta katedra@unav.es helbidera burututako aktibitateen memoria labur bat bidali beharko dute
- Asistentzi agiria jaso nahi duten pertsonek spaladino@unav.es helbidera idatzi beharko dute. Era berean, Lesakara bisita egin nahi dutenek helbide berdinera idatzi beharko dute maiatzaren 19a baino lehen, autobusaren eserleku kopurua dela medio



Komentarioak

  • Mila esker

    Mila esker informazioa pasatzeagatik, oso interesgarria dirudi

    Mattin (Iruñea, Nafarroa), 2017/05/21 03:34

« aurrekoa
hurrengoa »

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia