euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erakusketa batekin eta Eloise Garmendia Bieter Katedrako ekitaldi batekin ospatuko dute Boisen Emakumearen Eguna

2017/03/08

Eloise Garmendia Bieter Katedraren gaurko ekitaldiak eta euskal-amerikar emakumeei buruzko erakusketaren kartelak
Eloise Garmendia Bieter Katedraren gaurko ekitaldiak eta euskal-amerikar emakumeei buruzko erakusketaren kartelak

PUBLIZITATEA

Boiseko Estatu Unibertsitateak (BSU), euskal emakumeei orokorrean, eta bertako euskal emakume jakin bati ekimenak dedikatuz ospatuko du Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Batetik, BSUko Eloise Garmendia Bieter Katedra sortu berriak Boise bertako zenbait kantari eta taldek eskainiko duten kontertu bat antolatu du, jarraian harrera-ekitaldi bat egingo delarik, euskal emakumeei buruzko erakusketa zabalik dagoen Unibertsitateko Arte Galerian.

Boise, AEB. Emakumearen Nazioarteko Eguna euskal emakumeei eskainitako bi ekitaldi medio ospatuko du gaur Boise State University unibertsitate idahotarrak. Batetik, BSUko Eloise Garmendia Bieter Katedrak musika ekitaldi batean parte hartzera deitu du. Izan ere Boise bertako zenbait kantari eta taldek euskal kantu arratsalde bat ekarriko dute arratsaldeko hiruretatik aurrera Unibertsitateko AB Ballroom aretoan. Jarraian, harrera-ekitaldi bat programatu da Ikasleen Batasuneko Arte Galerian, hor hain zuzen ere zabaltzen baititu egunero ateak otsailaren 27tik apirilaren 7raino euskal-amerikar emakumeei eskainitako erakusketa batek, "Inner Strength: Portraits of Basque Immigrant Women" (Inner Strengh: Euskal emakume immigranteen erretatuak) izenpean.

Eloise Garmendia Bieter Katedra Boiseko BSU unibertsitatearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzaren emaitza da. Bere helburuen artean, euskal irakasleei bertan eskolak eta tailerrak emateko aukerak erraztea da, "euskal hizkuntza eta kulturarekin lotutako ikasketa eta ikerketak ugaltzeko bidean". Lehenengo titularra Iñaki Goirizelaia EHUko errektore ohia izan du, oraintsu BSUn eskolak ematen hasi dena.

"Inner Strength: Euskal emakume immigranteen erretratuak" erakusketari dagokionez, adin guztietako 41 emakume euskal-amerikarren erretratuak biltzen ditu, argazkiak Peter Oberlindacher argazkilariak eginik eta argazki bakoitzaren lagun doan testua Begoña Pecharroman ikertzaileak idatzia, emakume horietako bakoitzarekin izan zuen elkarrizketan oinarritua. Erakusketaren helburua, "emakume hauen izaera, indarra eta duintasuna" azaleratzea da, haiekin hizpide islatzen diren gaien artean daudela lana, zapalketa, Euskal Herrian utzitako bizitza eta euren herrialde berriko eskarmentu eta moldatzea. Erakusketak Boiseko Euskal Museo eta Kultur Zentroaren lankidetza bildu du.

Bi ekitaldiei buruzko informazio gehiago Boise State University-ren webgunean.



Komentarioak

  • Zorionak emakumeei

    Emakumeen Eguna ospatzeko modu ederra Boisekoa. Zorionak hango eta hemengo emakumeei eta zorionak Eloise Garmendia Bieter Katedragatik

    Ana Garcia (CABA), 2017/03/08 15:25

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia