euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Erabakitzen dudana izango naiz’ kanpaina hartu du ardatz Jose C. Paz-eko EEak 2019ko lehenengo genero tailerrean

2019/04/05

‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra Toki Eder Euskal Etxean
‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra Toki Eder Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldi programa hedatuaren barruan, urteko lehenengo ‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra eskaini dio bere komunitateari Jose C. Paz-eko Toki Eder-ek joan den martxoaren 21ean. Proposamena euskal elkarteko kide den Paula Basaldua lizentziatuaren esku egon zen, helburutzat “denon artean gizarte berdintzale eta inklusiboa lortzeko dauden erronkei bisibilitatea ematea” hartuta.

Bilkuran Emakunderen --Emakumearen Euskal Institutua-- 2019ko ‘Erabakitzen dudana izango naiz’ kanpaina aurkeztu zuen Basalduak eta Institutuak bidalitako materiala landu zuten tailerreko parte-hartzaileek.

Lagun ugari bertaratu ziren hitzordura, tartean euskal etxeko kideekin batera, hiriko elkarteetako erreferenteak eta UnPaz Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia