euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Epea maiatzaren 5eraino zabalik Euskara eta Euskal Kultura irakasteko Europako zazpi unibertsitatetan

2018/04/11

Etxepare Euskal Institutuaren deialdia EHAA-BOPV buletin ofizialean argitaratua
Etxepare Euskal Institutuaren deialdia EHAA-BOPV buletin ofizialean argitaratua

Europako zazpi unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle berri hautatzeko prozesua abiarazi du Etxepare Institutuak, Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean (Frantzia), Université de Pau et des Pays de l’ Adour (Baiona eta Paue, Frantzia), Brnoko Masaryik (Txekiar Errepublika), Poznaneko Adam Mickiewicz (Polonia), Budapesteko Eötvös Lorand eta Szeged (Hungaria) eta Konstanzeko Unibertsitatean (Alemania). Eskolak 2018-2019 ikasturtean emango dira. Hungariako kasuan, pertsona berak emango ditu klaseak bi unibertsitateetan.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak ohar batean jakinarazi duenez, eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 5ean (barne) bukatuko da, eta eskabideak legeak aurreikusten dituen lekuetan eta onetsitako bitartekoak medio aurkeztu ahal izango dira, tartean Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan, Euskadiren Ordezkaritzetan edota posta zerbitzu bidez Etxepare Institutura bidalita.

Hautagaiek graduko titulua edo lizentzia izatea beharrezkoa da, baita euskarazko EGA titulua ere. Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitaterako euskarazko C2 maila egiaztatu beharko da, eta Sorbonne Nouvelle eta Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitateetarako frantsesezko B2 maila egiaztatu beharko da.

-Informazio osoa eta xehetasun guztiak deialdi ofizialean irakur daitezke EHAA buletin ofizialean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia