euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Enrique Otaño hautatu dute 2012an ehun urte beteko dituen Rosarioko Zazpirak Bat EEko lehendakari

2011/04/01

Rosarioko Zazpirak Bat-eko lehendakarien lekukoa hartu zion Enrique Otañol Claudio Esnal-i (argazkia ZazpirakBatEE)
Rosarioko Zazpirak Bat-eko lehendakarien lekukoa hartu zion Enrique Otañol Claudio Esnal-i (argazkia ZazpirakBatEE)
Enrique Otaño hautatu du Argentinako Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bertako lehendakari berri; izan ere elkarteak 2012an mendeurrena ospatzen duenean Otañok izango du EEko mendeurreneko ospakizunen eta urte horretako Euskal Aste Nazionaleko ekitaldietako buru izateko ohorea zein ardura. Zuzendaritza Batzorde berriko kide dira baita ere Raul Martin Bereciartua, lehendakariorde; Nélida Apesteguia, idazkari nagusi; Delia de Ustaran, agirietarako idazkari; José Luis Filippini, diruzain; eta Claudio Esnal, diruzaiorde, besteak beste.

Rosario, Argentina. Euskal Etxetik beretik adierazi zaigunez, Enrique Otaño da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria, izan ere urte eta bolada berezi batean orain lehendakari hautatua izan denak izango baitu datorren urtean Zazpi-k ehun urte betetzen dituenean mendeurreneko ekitaldietako buru zein antolatzaile eta urte bereko Argentinako euskaldunen Euskal Aste Nazionaleko ekitaldiak antolatzeko pribilegio eta konpromiso bera.

Hauteskundea Ohiko Batzar Nagusian egin zuen euskal elkarte rosariotar honek martxoaren 12an, bertan aurreko lehendakari Claudio Esnalek mahaigaineratutako kontu eta txostenak aho batez onetsi eta Zuzendaritza Batzorderako aurkeztutako zerrenda bakarreko kideak ere hautatu zirelarik. Honakoek osatzen dute batzorde berria:

-Lehendakari: Enrique Otaño
-Lehendakariorde: Raul Martin Bereciartua
-Idazkari nagusi: Nélida Apesteguia
-Agirietako idazkari: Delia de Ustaran
-Diruzain: José Luis Filippini
-Diruzainorde: Claudio Esnal

-Batzordekide: Luis María Barrandeguy, Fernando Lizarbe, Fernando Esteban Lipuzcoa, Felipe Eiheragibel, Maite Lerchundi, Dolores Martinez, Leandro Gomez Arralde eta Guillermo Sias

Iragarri zen, bestalde, hasia dela dagoeneko, martxoaren 11ean, txikientzako aurtengo dantza eskolen sasoia, Maria Eugenia Iribarren eta Imanol Salazar irakasle. Hauxe da geroago Gaztedi Zutik taldera pasatuko diren gazteen harrobia.

Dantza eskolak ostiralero, iluntzeko zazpietatik aurrera egingo dira elkartearen egoitzan. Hau guztia azaldurik, Zuzendaritza Batzordea, txikiekin, guraso eta irakasleekin bildu eta 'haragi errealdi'  edo 'asado' bat partekatu zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia