euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eneritz Furyak-ek kontzertua eman du Berlinen, kantari euskalduna Europan barrena egiten ari den biraren baitan

2018/07/05

Eneritz Furyak bere kantaldian joan den asteartean, Berlingo Saarbach Galerian, Neuköllneko auzoan
Eneritz Furyak bere kantaldian joan den asteartean, Berlingo Saarbach Galerian, Neuköllneko auzoan

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Hiriburu alemaneko Euskal Etxeak adierazi digunez, Eneritz Furyak kantari irundarrak kontzertua eman du joan den asteartean bertako Saarbach Galerian, Neuköllneko auzoan. Gogora dezagun abeslaria Europan barrena abiatu zela ekain azkenean kontzertu-sorta bat prestaturik. Izan ere, 28an Bordaleko Euskal Etxean jo zuen, biharamunean Pariseko Paï Paï Bistrot-en, 30ean Bruselan eta joan den asteartean, berriz, Berlinen. Bere webgunearen arabera gaur osteguna Alemaniako Chemnitz-en arituko da, ostiralean Suitzako Luzernan eta larunbatean, azkenik, Lyonen.

Berlingo Euskal Etxeak, bestalde, sekula antolatu duen lehenengo piknikerako deia egin du asteburu honetarako, ikasturte amaierako edo opor aurreko azken proposamen gisa.

Hitzordua gure agendan irakur daiteke eta larunbaterako da, 14:00etan, hiriko Treptower Park-en. Bazkideak, euskara ikasleak, lagunak eta euskaltzaleak oro ongi-etorriak dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia