euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Enbaxadoreak", Ameriketako euskaldunei buruzko dokumentala egiteko crowdfunding proiektua abian

2015/10/06

Enbaxadoreak dokumentaleko irudiak eta elkarrizketatuak (argazkia Enbaxadoreak)
Enbaxadoreak dokumentaleko irudiak eta elkarrizketatuak (argazkia Enbaxadoreak)

PUBLIZITATEA

Iragan martxoan, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek Kaliforniara bidaia egin zuen, bertako euskal komunitatea ezagutu eta harremanak estutzeko asmoz. Bidaian makina bat elkarrizketa eta irudi grabatu zituzten, eta orain horiek guztiak dokumental bihurtu nahi dituzte, hara joandako euskaldunen lekukotza aditzera emateko. "Enbaxadoreak" izena izango du lanak eta crowdfunding kanpaina jarrio dute abian finantziazioa eskuratzeko.

Donostia-San Sebastián. Mondragon Unibertsitateko ikasle talde bat AEBetako euskaldunei buruzko dokumental bat egiten ari da, haien lekukotza Euskal Herrian zabaltzeko asmoz. "Enbaxadoreak" izena izango du dokumentalak eta Kaliforniako euskal komunitateko kide mordoxka bat agertuko dira bertan: batzuk, bigarren eta hirugarren belaunaldiko euskaldunak, beste batzuk lana edo ikasketak direla eta berriki hara joandakoak. 

Elkarrizketatuen artean dira, besteak beste Gratien Goyhenetche eta  Phillipe Acheritogaray (San Frantziskoko Basque Cultural Center), Gerald Hirigoyen (Piperade jatetxea), John Falxa pilotaria, NABOko buru Valerie Arrechea, Aitor Iñarra euskara irakaslea; Stanford University-ko langileak, haurrak, nagusiak... Kaliforniako euskal gizataldearen talde erretratua izango da lana.

Crowdfunding

Iragan martxoan egin zen grabazioa eta orain edizio prozesuan daude murgilduta, taldeko Xabi Muruak EuskalKultura.com-i agertu dionez. Dokumentala osatzeko crowdfunding kanpaina bat jarri dute abian, Karena atariaren bitartez. Proiektuak 6.000 euroko aurrekontua du. Lagundu nahi dutenek, hemen topatuko dute informazio guztia.

Aurreneko trailerra sarean argitaratu da dagoeneko:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia