euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EmpreBask Elkarteak euskal eta jatorri euskalduna duten enpresariekin topaketa antolatu du bihar Celayan, Mexiko

2008/05/15

EmpreBask-Mexikoko ohorezko bazkide izendatu zuten iaz Juan Jose Ibarretxe, Lehendakaria bertan Mexikon egin zen  Elkartearen aurkezpenean
EmpreBask-Mexikoko ohorezko bazkide izendatu zuten iaz Juan Jose Ibarretxe, Lehendakaria bertan Mexikon egin zen Elkartearen aurkezpenean

PUBLIZITATEA

Mexikoko EmpreBask-ek, Euskal Jatorria Duten Enpresarien Elkarteak alegia, deialdia luzatu du Mexikar Errepublikako Erdigunean euskal eta jatorri euskalduna duten enpresariekin bilera antolatuz bihar Celaya hirian. Erakundearen antoilaketa eta jarduera azaltzeaz gain, gaurkotasuneko bi hitzaldi egitarautu dituzte antolatzaileek. Mexikoko euskal enpresarien asmoa aldiro biltzea da, elkarren arteko interesak zeintzuk diren ikertzeko eta EmpreBask baliatuz eman ditzaketen urrats berriak bultzatzeko.
EmpreBask, Euskal Jatorria Duten Enpresarien Elkartea, irabazi asmorik gabeko erakundea da eta euskaldunak diren edo jatorri euskalduna duten enpresek, exekutiboek eta profesional autonomoek osatzen dute. Lehenengoz Txilen eratu eta finkatu zen, 2005ean, eta bere helburuen artean kokatu zuen bertako euskal enpresariak biltzea eta mundu osoko euskal komunitateekin harreman sare bat sortzea. Gaur egun Latinamerikako zenbait lurraldetan hasia da lanean. Mexikoko EmpreBask-en kasuan, pauso berriak ematen dabil eta deia luzatua die Errepublika Mexikarreko Erdugunealdeko euskaldunei eta jatorri euskalduna duten enpresariei, bihar Celayan egingo den bileran parte har dezaten.

Yon de Luisa enpresari euskal-mexikarrak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, Xabier de Arondo ibili da ekitaldia sustatzen Celayako enpresarien artean eta erantzun azkarra eman diote eskualde honetan taldetxo bat diren euskal enpresa pertsonek. 'Eskualdeko 40 edo 50 bat pertsona biltzea espero dugu, Bajion, alegia Queretaro, Guanajuato, San Luis Potosi eta Michoacan estatuetan. 'Baina kontua ez da Celayak protagonismo berezia hartzea bilera hau eratzeko garaian', esan du De Luisak.

Biharko bilerarako deia egin duten Mexikoko alde honetako euskal eta euskal-mexikar enpresariek asmo jakinak azaldu dituzte topaketarako. 'Euskal enpresariak garen heinean, elkarretaratzeko helburua beste euskal enpresari batzuekin aldiro biltzea aztertzea izango da, gure artean zein interes amankomun izan dezakegun argitzea, zein arazo ditugun eta zertan lagundu dezakegun elkar ikertzea eta, finean, EmpreBask-ekin bateratzeak zein onura ekarriko digun zehaztea izango da', baieztatu du Yon de Luisak.


Lotura interesgarriak

EmpreBask-Txile, Euskal Jatorria Duten Enpresarien Elkartea
www.empresariosvascos.cl

EmpreBask-en Mexikoko webgunea
www.emprebask.com.mx

Lehenengo Emprebask-en inaugurazio ofiziala Txilen (erd.)
2005eko urriaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia