euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emozioz gogoratu dute Europa eta Ameriketako hainbat euskal etxek Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurrena

2019/05/02

Uruguaiko FIVUk antolatutalo Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurren ekintza
Uruguaiko FIVUk antolatutalo Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurren ekintza

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Joan den ostiralean, apirilaren 26an, 82. urte bete dira hegazki nazi eta italiarrek, Franco general golpistaren lagun, Gernika bonbardatu zutenetik 1937an. Euskaldunen eta euren askatasunen ikur zen eta hala segitzen duen herriak gomuta-egun berezia antolatu zuen ostiralean bertan eta, urtero bezala, munduko hainbat herri eta hiritako euskal etxe eta euskaldunek bat egin zuten gogoz Gernikarekin, gogoratze ekitaldi horiek datozen egun eta asteetan segituko badute ere, Gernikarekiko sentimentua handia baita Diaspora osoan, Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko mezua tarteko.

Hona, lagin eta erakusgarri gisa, ekitaldi horietako batzuen irudiak:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia