euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elite Traveller-ek bost euskal jatetxe sartu ditu munduko 100 onenen artean, Eneko Atxa izendatuz 2015eko chef gaztea

2015/04/24

Eneko Atxa munduko 2015eko chef gazte onena hautatu du Elite Traveler aldizkariak
Eneko Atxa munduko 2015eko chef gazte onena hautatu du Elite Traveler aldizkariak

PUBLIZITATEA

Plazaratu berria du Elite Traveller gastronomia eta bidaia aldizkariak munduko goi jatetxe onenak azpimarratuz ateratzen duen zerrenda. "Munduko 100 goi jatetxe onenen zerrenda"k bost euskal izen baitaratzen ditu bere 2015eko edizioan, lau Euskal Herrian eta bat Mexikon: Azurmendi (3), Mugaritz (28), Biko (36), Martin Berasategui (63) eta Arzak (67). Horrekin batera, aldizkariak Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa izendatzen du munduko chef gazte onena.

Donostia-San Sebastian. Jakina da honelako zerrenda eta rankinak injustizia frango egiten dituztela eta ez daudela diren guztiak, baina normalean dauden guztiak dira (barka Iparraldeko lagunek hitz-korapilo hau), beraz hona islatu ditugu zerrendako euskal emaitzak eta Larrabetzuko Eneko Atxa sukaldari nabariari egin dioten aitortza (eta elkarrizketa) berezia. Ibilbide osoa aitortzen duen saria Alain Ducassek jaso du. Honela azaltzen dute antolatzaileek jatetxe eta sukaldariak sailkatzeko metodologia.

Zerrenda aipatzearren, esango dugu, munduko podiumak Chicagoko (AEB) Alinea jatetxea agertzen duela lehenengo lekuan, Grant Achatz sukaldariarekin; bigarren, Gironako (Katalunia) El Celler de Can Roca, Joan Roca sukaldari; eta hirugarren Azurmendi jatetxe euskalduna, Euskal Herrian, Bizkaiko Larrabetzun, Eneko Atxa sukaldari.

Podiumeko parte diren Eneko Atxa eta Azurmendirekin batera, beste lau euskal izen topatzen ditugu: Errenteriako Mugaritz (28. lekuan), Andoni Luis Aduriz sukaldari; Mexiko hiriburuko Biko (36. lekuan), Gerard Bellver, Mikel Alonso eta Bruno Oteiza sukaldari; Lasarteko Martin Berasategui (63. lekuan), Martin Berasategui bera sukaldari; eta Donostiako Arzak (67. lekuan), Juanmari Arzak sukaldari.

Aitortza horiekin batera, Elite Traveler aldizkariak Eneko Atxa goraipatzen du 2015eko munduko sukaldari gazte onena legez, eta izan ere elkarrizketa interesgarri bat egiten dio ingelesez, hemen irakur daitekeena.

-Hona, bestela, webgune bitxi bat, Hemingway tarteko Euskal Herriko jakingarri ugari dakarrena, honako hizkuntzetan gainera: ingelesa, frantsesa, txinera, errusiera eta espainiera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia