euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

El Salvadorreko Euskal Etxeak Hibai kantariaren bisita eta kontzertuarekin ospatu zuen joan den igandean Aberri Eguna

2019/04/23

Hibai kantariaren emanaldi batek edertu zuen El Salvadorreko Euskal Etxearen Aberri Eguneko ospakizuna El Salvadorren.
Hibai kantariaren emanaldi batek edertu zuen El Salvadorreko Euskal Etxearen Aberri Eguneko ospakizuna El Salvadorren.

PUBLIZITATEA

San Salvador, El Salvador. Aberri Egunaren aurreko artikuluan aipatu genuen bezala, Aberri Eguna munduko euskal etxe askok ospatzen duten festa da. Ohi bezala, euskal etxe eta komunitateetako batzuek joan den igandean ospatu dute, eta beste askok datozen egun eta asteburuetan egingo dute. Igandean ospatu zutenen artean El Salvador Errepublikako San Salvador hiriburuko Euskal Etxea dago, aurten gainera, modu berezi batean, Hibai euskal kantari eta kantugilearen bisita jaso baitzuten.

Elkarretaratzea Euskal Etxearen egoitzan egin zen eta kantaldiak marka berezia ekarri zion Aberri Egunaren ospakizunari. Ohiko festa giroari aipatu kontzertu txikia gehitu zitzaion, beti ere senidetasun bazkariak, Euskal Etxeko sukaldariek prestatua, lokarri gisa funtzionatu zuela.

Bihar segituko dugu beste Aberri Eguneko ospakizun batzuen berri ematen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia