euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

El Calafateko euskaldunak euskal etxe bat sortzeko bildu dira, Hegoalde Argentinarra elkartearen laguntzarekin

2008/04/24

Mercedes Agoitía, Luis Milton Ibarra, Heriberto Echandi (Hegoalde Argentinarra) Antonio Comparín, María Susana Mondragón, Horacio Echeverría, Alejandra Arosteguichar eta Myrna Torreblanca Hinojosa (arg. Hegoaldde Argentinarra)
Mercedes Agoitía, Luis Milton Ibarra, Heriberto Echandi (Hegoalde Argentinarra) Antonio Comparín, María Susana Mondragón, Horacio Echeverría, Alejandra Arosteguichar eta Myrna Torreblanca Hinojosa (arg. Hegoaldde Argentinarra)
Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko ordezkaritza bat El Calafaten izan zen joan den larunbatean, Patagoniako hiri honetan euskal elkartea sortu nahian dabiltzan euskaldunei babesa emateko. Euskal etxe berria eratzeko bilerak bertako euskaldun talde mardula bildu zuen eta ekitaldiari bukaera emateko 'Gora Vasco, (milonga de temple y carretilla)' dokumentalaren emanaldia eskaini zuten. Roberto Arizmendiren lan honek Guillermo Larregui, 'El Vasco de la Carretilla' ezizenez ezaguna zen euskal argentinarraren istorioa kontatzen du.
Euskal etxe bat sortzeko asmoarekin bildu ziren joan den apirilaren 12an El Calafate hiriko euskaldunak. Ekimen berriaren sustatzaile taldea honakoek osatu zuten: Heriberto Helmer Hechandi (Río Gallegos), Myrna Torreblanca, María Susana Mondragón, Mario Echeverría, Mercedes Picek Agoitia, Horacio Echeverría (semea) eta Alejandra Arosteguichar: Eurekin batera Luis Milton Ibarra Philemon izan zen ekimenaren bultzatzaile nagusia.

Ekimenak Santa Cruz hiriko Hegoalde Argentinarra euskal etxearen babesa ere jaso du. Izan ere, Hegoalde Argentinarreko ordezkaritza bat El Calafateraino etorri zen bilera honetan parte hartu eta laguntzeko asmoz. 'Santa Cruzeko euskal etxearekin harremanetan jarri nintzenean alde honetara etortzeko asmoa zutela esan zidaten. Orduan bilera batzuk egiten hasi ginen eta zorionez data hau hitzartu ahal izan genuen', azaltzen du Luis Milton Ibarrak.

Euskal etxe gehiago sortu

Ekimen honi eman dion laguntza proiektu zabalago baten parte da Hegoalde Argentinarra euskal etxearentzat. Río Gallegos hiriko elkarteak Santa Cruz probintziako euskaldunak bildu eta antolatzeko asmoa agertu du, horrela Patagonian eta Txileko Punta Arenas hirian euskal etxe berriak sortuz. Punta Arenasen ere bertako euskaldunekin harremanetan jarri dira dagoeneko, agertu diote 'Hegoalde Argentinarra' euskal etxeko kideek EuskalKultura.com-i.

El Calafateren kasuan ekimenak bertako Archivo Histórico de la Municipalidad erakundearen babesa ere jaso zuen. 'Gai hau oso garrantzitsua da, hiria bera sortu aurretik ere hemen bazegoelako euskaldunik. Adibidez Juan Echeverría, Hotel de la Piedra Grande-rekin etorri zena, edo Sorrusua euskalduna, Rico lakuan istripua izan zuen Gunther Plüschow piloto alemanaren hegazkinaren hondakinak ateratzera etorri zena', azaltzen du Ibarrak.

Eratze bilera Kosten Aike hotelean egin zen eta ekitaldiari bukaera emateko 'Gora Vasco, (milonga de temple y carretilla)' dokumentala izan zen ikusgai. Roberto Arizmendi da filmearen zuzendaria eta bertan Guillermo Larregui, El Vasco de la Carretilla ezizenez ezaguna egin zen euskal argentinarraren abentura kontatzen du.


Lotura interesgarriak

El Calafateri buruzko informazio gehiago
www.calafate.com

'Hegoalde Argentinarra' EEak onespen ofiziala jaso du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko martxoaren 12an

Hegoalde Argentinarrak Euskararen Eguna ospatu zuen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 13an


Komentarioak

  • Argentina hegoaldeko euskal etxeak

    Badira euskal etxeak (elkarteak) Patagonian, puntarik punta, Viedmatik Rios Gallegoseraino. Aski duzu EuskalKultura.com-eko bilatzailean berean begiratzea.

    Badira euskal etxeak Viedman, Barilochen, Comodoro Rivadavian, Trelew-en, Puerto Madryn-en, Neuquen-en eta General Rocan.

    Izen horiek ezarri bilatzailean eta azalduko dira heien helbide eta datuak. Horietarik batzuk badute etxea (egoitza) eta beste batzuk ez. Normalean ez dute lo egiteko lekurik, baina galdeginez seguru laguntzen ahal dizutela bilatzen.

    Zorte on, eta beste zerbait behar duzu idatzi gibelera.

    EuskalKultura.com erredakzioa, 2011/02/22 16:42

  • iNFORMAZIOEN BILTZEKO

    EGUN ON HELDU DEN UZTAIL ETA AGORRILEAN ARGENTINARA GATOZ 4 LAGUN ETA JAKIN NAHI NUKE EA ARGENTINAKO HEGOALDEAN EUSKAL ETXERIK BADEN . HAN LO EGIN DEZAKEGU? ZUEN BERRIEN ZAI NAGO. JOELLE

    EYHERABIDE, 2011/02/22 16:00

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia