euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekuador, Kolonbia eta Venezuelako nafarren bost ondorengo, dirulagunduak nafar unibertsitatetan ikas dezaten

2008/08/13

Carlos Pérez-Nievas, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria
Carlos Pérez-Nievas, Nafarroako Hezkuntza kontseilaria

PUBLIZITATEA

Karia hortara zabaldutako deialdiaren baitan, Nafarroako Gobernuak nafar jatorriko bost ikasle hegoamerikar dirulagunduko ditu, euren ikasketak Nafarroako Unibertsitatetan egin ditzaten. Dirulaguntzak 5.750 eta 8.500 euro bitartekoak izango dira, Hezkuntza Departamentuko behin-behineko ebazpen batek adierazten duenez. Onuradunak Ekuador, Kolonbia eta Venezuelakoak dira eta euretarik hiruk Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasi behar dute, beste batek Nafarroakoan (UN) eta bosgarrena dokumentazioa emate prozesuan ari da oraindik.

Iruñea-Pamplona. Hezkuntza Departamentuaren ebazpenak adierazten duenez, dirulaguntzok datorren urrian hasiko den 2008-2009 ikasturterako dira eta onuradunak Nafarroatik kanpo, Ameriketara, joan ziren nafar emigranteen ondorengoak dira, ikasketak Nafarroako unibertsitateetan egin nahi dituztenak. Ebazpena bahin-behinekoa da.

2008-2009 ikasturteko onuradunak hauek dira:

-Daniel Ancín Adell, Ekuadorren jaioa, diru-kopurua 7.000 €, Nafarroako Unibertsitatean ikasteko
-Iosu Lizarraga Cubillos, Kolonbian jaioa, berari emango zaion dirulaguntza 5.750 €-koa da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasteko
-Maitane Lizarraga Cubillos, Kolonbian sortua, bere dirulaguntza 6.000 €-koa da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasteko
-Javier Eduardo Yépez Hualde, Venezuelakoa, bere kasuan 8.500 €-ko dirulaguntza jasoko du, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) ikasteko

Hauekin batera, behin-behineko dirulaguntza eman zaio José Alfonso Tordesillas Flores-i, kopurua eta zehetasunak beharrezkoak diren dokumentuak ematen bukatzen duenean.

Lotura interesgarriak

Dirulaguntzen deialdia
Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren webgunean

Nafarroako Hezkuntza Departamentua
http://educacion.pnte.cfnavarra.es/portal/?languageId=6



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia