euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekitaldiak Jose Antonio Agirrez Montevideon, Uruguaiko erakundeen abegia jaso zuela 75 urte bete direnean

2016/11/30

Montevideoko jardunaldiak abenduaren 2tik 6ra bitartean garatuko dira
Montevideoko jardunaldiak abenduaren 2tik 6ra bitartean garatuko dira

PUBLIZITATEA

"Gernikatik New Yorkeraino Montevideotik pasata" deitu diren jardunaldiak antolatu dira hiriburu uruguaitarrean abenduaren 2tik 6ra bitartean, ostiral honetatik datorren asteartera arte, 75 urte bete diren honetan Jose Antonio Agirre Lehendakaria Europa faxistatik ihesean Uruguaira heldu eta herrialdeko Ordezkari Ganberaren ongietorri eta abegia jaso zuenetik. Esker emate ekitaldia izango da Uruguaiko Herriari euskal-uruguaitar komunitateak eta Euskal Erria Euskal Etxeak antolatua.

Montevideo, Uruguai. "Gernikatik New Yorkera Montevideotik pasata" izenaz bataiatu diren jardunaldi hauek Jose Antonio Agirre Lekube Montevideora heldu zela 75 urte bete direnean antolatu dira, esker onez Uruguaiko agintariekiko. Omen, esker-on eta gomuta ekimenekin batera, Ameriketako euskal argitaldarien topaketa bat ere baitaratzen du, bigarrena Montevideon, iazkoaren ondotik.

Abenduaren 2a, ostirala

  • 11.30etan, Jesus de Galindez Enparantzan. Irigoitia eta Galindez kaleen artean. Plazatxoa berreinauguratzea eta hau guztia aipatzen duen plaka ezartzea, aurreskulari eta txistulariek ohore eginik, Argentinako Mar del Platatik etorriak

Abenduaren 3a, larunbata

  • 11:30etan Gernika Enparantzan, Cataluña hiribidearen eta Manuel Alonsoren bidegurutzean. Gernika bonbardatu zuteneko 80. urteurrena gogoan. "Voces de la Plaza" abesbatza partaide. Aurreskulari eta txistulariek ohore eginik, Argentinako Mar del Platatik etorriak
  • 17.00etan Euskal Erria Euskal Etxean. Euskal-amerikar argitaletxeen topaketa. Liburu aurkezpenak: Magdalena Mignabururen "El euskera en Argentina", Raul Iturria doktoreak idatzitako "Ecos vascos del Uruguay", Uruguaiko euskal olerti antología; Euskal Erria argitaletxeak 2017an argitaratuko dituen izenburuen aurkezpena; Buenos Airesko Ekin Argitaldariaren izenburuen aurkezpena, bertako zuzendari María Elena Etcheverry-ren eskutik
  • 21:30. Errekia larru erara

Abenduaren 5a, astelehena

  • 16:00etan CLAEH unibertsitatean. Zelmar Michelini 1220. Hitzaldia emango du Jose Antonio Agirreren odiseaz (bere bidaia Montevideoraino) AEBetako Nevada-Renoko Unibertsitateko irakasle den Xabier Irujok

Abenduaren 6a, asteartea

  • 16:30etan Jauregi Legegilean. Ordezkari Ganberaren Saio Aretoan. Uruguaiko Euskal Gizataldeak omenaldia egingo dio Ordezkarien Ganberari, gogoan edukita 75 bete direla erakunde horrek harrera eta babesa eman zionetik Jose Antonio Agirre Lehendakariari Europa faxistatik ihesean zetorrela 
  • 18:00etan Jauregi Legegilean. Acuña de Figueroa Aretoa. Uruguaiko Euskal Gizataldearen omenaldia Uruguaiko Ordezkari Ganberari.  "Voces de la Plaza" abesbatza partaide. Aurreskulari eta txistulariek ohore eginik, Argentinako Mar del Platatik etorriak. Sarrera Barretara sarbide atetik


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia