euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ekitaldi eta hitzordu egitarau berezia aste honetan Berlinen, Euskaraldiarekin eta Euskararen Egunarekin bat eginez

2018/11/30

PUBLIZITATEA

Berlin, Alemania. Ekitaldi eta hitzordu egitarau berezia antolatu dute Berlinen aste honetan zehar eta datorren astelehean bururatuz --izan ere orduan, abenduaren 3an, ospatzen baita urtero mundu osoan ENE edo Euskararen Nazioarteko Eguna-- gure hizkuntzaren gorazarreko egun berezi horren ospakizunarekin eta Euskaraldiarekin bat eginez, tartean antolatzaile eta lankide Etxepare Institutua eta Euskal Etxea, Unibertsitatea eta bertako elkarteak daudela.

Ekitaldiak asteartean hasi ziren Freie Universität-en, hiru egunez segidan euskarazko kurtsoak eta debateak antolatuz, irakurlegoaren eskutik.

Gaur bertan, ostirala, azaroaren 30a, kurdoaren eta euskararen topaketa egingo da, hizkuntzen egoera mintzagai eta bi hizkuntzen crasch-kurtsoak eginez, bi herrietako musika eta janari edariekin festa giroan bukatuz ekitaldia. 18:00etan, Pallasstraße 35 helbidean,10781 Berlinen.

Datorren astelehenean, berriz, abenduaren 3an, Fritz Teppichen gudariaren bizitzaren liburutik, irakurketa egingo dute. Azaroaren 26an 100. urtebetetzea ospatuko zukeen Fritzek eta bere liburuaren 2 edizio bat inprimatu berri denez, bere seme Helmutekin egingo dute irakurketa eta elkarrizketa. 19:00etan izango da, Mediengalerie-n, Dudenstr10 helbidean, 10965 Berlinen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia